Erantzunkizunak eskatu dizkiete Larrotegiko igogailuaren arduradunei
Larrotegiko igogailuaren konponketa lanen atzerapenak kezka eragin du auzotarren artean. Igogailua izorratu eta berehala, Lekeitioko Udala igogailuaren mantenimenduaz arduratzen den enpresagaz harremanetan jarri eta urgentziaz konpontzeko eskatu zion. ...
Apirilaren 23an konpondu zuten azkenean igogailua, eta horrek eragozpenak sortu ditu auzokideen artean. «Kezkatuta geunden, jakin badakigulako igogailu horren erabiltzaile kopurua handia dela. Horregatik ulertzen dugu udalera ailegatu diren idatzi, dei eta sinadurak igogailua geldirik egoteak sortutako ezinegonaren ondorioa direla», azaldu dute.
Konponketen atzerapenagatik, erantzunkizunak eskatu dizkio udalak enpresari, eta etorkizunean horrelakorik berriro gerta ez dadin neurriak hartuko dituztela esan dute.