Ipuin eta Ilustrazio lehiaketan izena emateko epea amaitzear da
Bihar arteko epea dago Eako Ipuin eta Ilustrazio lehiaketara lanak aurkezteko. Interesa daukaten herritarrek udaletxera eraman behar dituzte beraien lanak, 10:30etik 14:00etara.Lanak aurkezterakoan irudi edota ipuinean ezingo da egilearen izenik agertu...
Lanak aurkezterakoan irudi edota ipuinean ezingo da egilearen izenik agertu. Hain zuzen ere, aparteko gutun baten barruan ipini behar dira parte hartzailearen izen-abizenak, jaiotze data, helbidea eta telefonoa. Halaber, egileek gutun azalean zehaztu behar dute zein kategoriatan lehiatzen diren.
Adin tarte guztientzat
Euskaraz idatzitako ipuinak bakarrik aurkez daitezke. Bestalde, edozein teknika edo margo motagaz egindako irudiak aurkeztu ahal dira. Batean zein bestean gaia librea da.
Gainera, herritar denei zuzendutako lehiaketa da, adin guztietako biztanleek parte hartu dezakete eta.
Kultur talde desberdinetako kideek eta udaleko ordezkariek osatutako epaimahaiak izango du lanak zuzentzeko eta irabazleak aukeratzeko ardura. Hala, sari banaketa apirilaren 26an egingo dute, Eskolondoko liburutegian, 12:00etan.