Amezaga 446 kilometro urrundu dutela salatu du Sarek
«Euskal preso politikoak Euskal Herriko kartzeletara hurbildu ez, eta Zaballako espetxean zegoen Jone Amezaga Arriaga errigoitiarra Avilako Brievako espetxera urrundu dute». Prentsaurrekoa eman zuen atzo arratsaldean Sare Gernika-Lumok, eta sakabanak...
Sareko kide Amets Ajuriagojeaskoak eta Arkaitz Sandovalek egin zituzten adierazpenak. Esan zutenez, etxetik hurbilen zuen kartzelatik Zaballa 446 kilometrora urrundu dute Jone Amezaga, «bere lagun eta senideei ere zigor gehigarria ezarriz».
13.000 kilometro astero
Amezagaren kasua, baina, ez da bakarra, eta Busturialdeko gainontzeko preso politikoek bizi duten egoera ere salatu zuten atzokoan. Izan ere, etxetik ehunka kilometrora dituzte espetxeratuta.
Senide eta lagunek, astero, 13.000 kilometroko zigorra dute, eta haien zein preso dituzten senideen eskubide urraketekin amaitzeko sasoia dela esan dute.