Gaur arratsaldean hasiko da martxan Gabonetako izotz pista
Gabonei begira izotz pista antolatu du Markina-Xemeingo Udalak Atxondo kiroldegian. Gaur arratsaldean hasi eta abenduaren 27ra arte egongo da martxan.400 metro koadroko izotz pista sintetikoa izango da, eta 60 pertsonentzako lekua edukiko du. Izotz pis...
400 metro koadroko izotz pista sintetikoa izango da, eta 60 pertsonentzako lekua edukiko du. Izotz pista 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago, eta segurtasuna bermatzeko, erabiltzaileek betebehar batzuk izango dituzte. Hau da: eskularruak eramatea derrigorrezkoa izango da, erori ezkero minik ez hartzeko; 12 edo 12 urtetik beherako umeek kaskoa eraman behar dute, eta gainera heldu baten ardurapean ibili beharko dira. Heldu bakoitzak, ume bakarra izan beharko du ardurapean.
Ordutegiak eta sarrerak
Asteburu honetan eta hurrengoan (abenduaren 12an, 13an 14an, 19an, 20an eta 21ean) ordutegi bera edukiko du izotz pistak. Barikuetan 16:00etatik 20:00etara, eta zapatuetan eta domeketan 10:00etatik 12:30era eta 16:00etatik 20:00etara. Abenduaren 22tik 27ra, berriz, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.
Izotz pistan ibiltzeko ordaindu egin behar da, eta prezioak ezberdinak izango dira egunaren eta orduaren arabera. Horrela, asteburu honetan eta hurrengoan (abenduaren 12an, 13an 14an, 19an, 20an eta 21ean) goizez 3 euro ordaindu behar dituzte umeek, eta 4 euro nagusiek. Arratsaldeetan, berriz, 5 euro ordaindu behar dituzte umeek, eta 6 euro nagusiek. Abenduaren 22tik 27ra 5 euro ordaindu beharko dituzte umeek, eta 6 euro nagusiek, goizez zein arratsaldez.
Izotz pistan ibiltzeko erreserbak aurretik egitea komeni dela nabarmendu du udalak. Erreserbak kiroldegiko harreran edo 94-616 77 31 telefono zenbakian egin daitezke.