Basurdeak seigarren garaipenaren bila aterako dira etzi
ERRUGBIA // Seigarren postuari eutsi zion azken partidan Bizkaia Gernika Rugby Taldeak, eta, oraingoan, denboraldiko seigarren garaipenaren bila aterako dira. Hain zuzen, domekan 12:00etan hasita izango dute hori lortzeko aukera Blusens Universidade d...
ERRUGBIA // Seigarren postuari eutsi zion azken partidan Bizkaia Gernika Rugby Taldeak, eta, oraingoan, denboraldiko seigarren garaipenaren bila aterako dira. Hain zuzen, domekan 12:00etan hasita izango dute hori lortzeko aukera Blusens Universidade de Vigo taldearen zelaian. Talde hori sailkapen orokorreko zortzigarren postuan dago kokatuta. Gernikarrek baino sei puntu gutxiago dauzkate.