http://www.youtube.com/watch?v=270hGZAiTFU Mikel Onko (markina-Xemein), Isaac Kortabitarte (lekeitio) eta Loren Aldarondo (Ondarroa) iheslariak, Hendaian Mikel Onko (markina-Xemein), Isaac Kortabitarte (lekeitio) eta Loren Aldarondo (Ondarroa) iheslariak, Hendaian Asko eta asko dira. Eta are gehiago dira euren sorterrien eta oraingo bizilekuen artean dituzten kilometroak. Urteetan, isilpean gehienetan, nork bere herriko gertaerak jarraitu, bizi eta sufritu izan ditu. Baina kalera ateratzeko ordua heldu dela adierazi dute, batera oihu egiteko garaia dela. Iheslariak dira, eta beste euskal herritarrekin batera, gatazkaren konponbidean parte hartu behar dutela aldarrikatu dute. «Batera indarra egiteko ordua da; herriarekin eta herritarrekin bat egiten dugu», diote.