Gernika Gogoratuz elkartearen 25 urteurrena ospatu dute hainbat herritarrek Astran. Hain zuzen be, egindako lanaren eta datozen urteetako lan ildo orokorren barri emoteko jaialdian murgildu ziren domekan Astrara bertaratutakoak. Hala, hasiera ekitaldia...
Ertibil Bizkaia´12 erakusketa dela eta, Ismael Manterola EHUko irakasleak Arte garaikidearen gakoak hitzaldia emongo du bihar, Gernika-Lumon. Hain zuzen be, kultur etxeko erakusketa aretoan emongo du, 19:30ean.
Natxo Gonzalez hamazazpi urteko plentziar gazteak irabazi du, Mundakan jokatutako Euskal Surf Zirkuituaren azken proba. Hego haizeak lagunduta, asteburu guztian zehar olatu edarrak egon ziren Urdaibaiko itsasadarren, eta bertaratutako ikusleek primeran pasatzeko aukera izan zuten.
Gonzalezek aukera barik utzi zituen …
Iñigo Urkulluren agintaldian Josu Erkoreka bermeotarra izango da Eusko Jaurlaritzako bozeramale. Madrilgo Kongresutik Lakuara jausia egingo du, eta Justiziaren eta Administrazio Publikoaren ardurak be bereak izango dira. Apustu sendoa egin dute jeltzaleek bermeotarrarengatik, eta ardurarik handienak bereak izango ditu.
Hamabi …
Gernika KESBeko neskek bolada onari jarraipena emotea lortu zuten, joan den asteburuan. Hain zuzen, 51-54 hartu zuten menpean Fundacion Promete, Logroñoko (Errioxa; Espainia) taldea. Norgehiagoka irabazita, bertokoak sailkapeneko zortzigarren postura arte igo dira, eta jeitsiera postutik aldendu dira apur bat gehiago. Bi partida irabazita Em Leganes da azken sailkatua. KESBek, bestalde, lau partida irabazi ditu dagoeneko, eta Fundacion Prometegaz bardinduta dago sailkapenean. Asteburuan errioxarren kontra jokatutako partida primeran hasi zen bertokoentzat. Lehenengo laurdenean 11 puntuko aldea lortu zuten gernikarrek, partida kontrolpean izanez. Gainontzeko hiru laurdenetan, Fundacion Promete nagusitu zen, baina ez zen nahikoa izan garaipena lortzeko. KESBek defentsa bikaina egin zuen, eta errioxarrak partida irabazteko aukera barik geratu ziren. Azken laurdenera, esaterako, zortzi puntuko aldeagaz heldu ziren bertokoak. Las Gaunasko taldea saiatu zen partidari buelta emoten, baina gernikarren defentsak ito zituen Logroñokoen ahaleginak. Izaskun Garcia izan zen bertoko jokalari hoberena Errioxan. Muxikarrak hamahiru puntu sartu zituen, hamazazpi puntuko balorazioa lortuz. Bestalde, Tamara Insfranen lana be nabarmentzekoa izan zen. Partida hoberenera jokatu zuten paraguaiarrak, fitxaketa sasoian taldera heldu zenetik. Paraguaikoak 12 puntu sartu zituen. Aipatzekoa da KESBen puntu gehienak kanpoaldeko jokalariek lortu zituztela. Nere Moreno, Tynikki Crook, eta Yaiza Lazaro barnealdeko jokalariek hamahiru puntu sartu zituzten bakarrik.
Bizkaia Gernikak historia egiten jarraitzen du Amlin Challenge txapelketan. Joan de asteburuan, basurdeek Italian jokatu zuten, eta garaipenagaz bueltatzea lortu zuten. Hala, Ohorezko Mailako talde batek lehenengo biderrez irabazi ditu bi partida Europako txapelketa baten. Gainera, etxetik kanpo irabazten duen Ohorezko Mailako lehenengo taldea be bada bertokoa. Oscar Astarloa bigarren entrenatzaileak aurreikusi bezala, partida oso orekatua izan zen Rovigoren kontrakoa. Bi taldeek gura zuten garaipena, eta bigarren zatira arte ez zen norgehiagoka erabaki. Urbietako partidan bezala, Italian be basurdeak aurreratu ziren markagailuan. Lehenengo Declan Cusackek zutoian artera egindako jaurtiketa bategaz, eta ondoren, Iñigo Olaetaren entsegu bategaz. Italiarrek, halanda be, ez zuten etsi, eta markagailuan hurbiltzea lortu zuten lehenengo zatia amaitu aurretik. Hala, 7-8 amaitu zen lehenengo zatia. Bigarren zatiaren hasieran, Rovigo partidari buelta emoten ahalegindu zen, baina ez zuen lortu. Aitzitik, basurdeek aldea handitzea lortu zuten bigarren zatian. Bigarren zatia hasi bezain laster, Cusackek barriro asmatu zuen hankagaz egindako jaurtiketa bategaz, eta 59. minutuan italiarren entsegu lerroa zeharkatzea lortu zuen irlandarrak. Azken minutuetan Rovigok aldea apur bat jatea lortu zuen, baina ez zen nahikoa izan. Hala, 10-16 amaitu zen norgehiagoka.
Astra jendez beteta egon da asteburuan; izan be, batetik, umeentzako eta gurasoentzako buruhandiak egiteko tailerra hartu du kulturarako fabrika sozialak , eta, bestetik, eraikinaren inauguraziorako dena prest izateko auzolanak egin dituzte. «Buruhand...
Hasi dira dagoeneko Marijesiak abesten, Gernika-Lumon. Iñaki Gonzalez bakarlariagaz, gaur goizaldean 63 pertsona batu dira, 6 graduko tenperaturagaz Errenteriako kaleetatik kantuan aritzeko. Bihar goizaldean, bestalde, Tiloetatik ibiliko dira, Fernand...
«Pozik» agertu dira Izaro Bikers elkartekoak zapatuan egin zuten jostailu bilketak izan zuen harrerakin. Herritarren inplikazioa «benetan txalogarria» izan dela azaldu dute. Batutako jostailuak prestatzen ari dira, eta horiek barikuan banatuko dituztela jakinarazi dute.
Zapatu goiza «oso ondo» joan zela …
Denboraldi hasiera nahiko txarra egin ostean, badirudi Gernika Futbol Taldea maila hobea emoten hasi dela. Hala, hamazazpi jardunaldi jokatuta, play-off postuak bi puntura dituzte bakarrik. Denboraldia hasi danetik gernikarrek ez dituzte horren hurbil izan igoera postuak. Asteburuan Zalla hirugarren sailkatuari 3-2 irabazita, gernikarrek sailkapeneko zazpigarren postura arte egin dute salto. Dagoeneko, 27 puntu ditu bertoko taldeak, eta mailaz igotzeko hautagaietako bat izango da aurrerantzean. Zallari irabaztea ez zen batere erraza izan, partida edarto hasi arren. Lehenengo zatian, Gernikarrek 2-0 aurreratzea lortu zuten Obietaren eta Aimarren golei esker; baina bigarren zatian, Zallak norgehiagoka bardintzea lortu zuen. Gernikak, halanda be, ez zuen etsi, eta garaipenaren gola sartu zuten 81. minutuan. Hain zuzen, Zaratek sartu zuen gernikarren hirugarren gola, hiru puntuak Urbietan geratzea ahalbidetuz. Datorren asteburuan ligako hemezortzigarren jardunaldia irabaziz gero, gabonak play-off postuetan pasatzeko aukera izan dezakete gernikarrek.
Beasainen kontra 2-0 galdu ostean, Bermeo play-off postuetatik urrundu da. Bermeoko taldea laugarren sailkatua zen beasaindarren kontra jokatu aurretik, baina jardunaldia amaituta, bosgarren postura arte bajatu dira bertokoak. Bermeotarrek ez zuten par...
Joan den barikuan Ertzaintzak lau emakume atxilotu zituen Bermeoko supermerkatu batetik produktuz betetako orga bat lapurtzen saiatzeagatik. Gertakaria laurak aldera izan zela jakinarazi dute. Arinago emakumeak supermerkatu barruan zein kanpoan kuxkusean ibili zirela azaldu dute Ertzaintzatik eta erosketa txikiak be egin zituzten. Laurak aldera, barriz, emakumeetako bik produktuz beteta zegoen orga bat ateratzen saiatu ziren kutxatik pasatu barik. Horretarako, hirugarren emakumearen laguntza izan zuten; harek sarrerako hesia zabaltzen lagundu baitzuen. Supermerkatuko langileek, halanda be, orga eroatea galarazi zuten, baina hiru emakumeak alde egitea lortu zuten kanpoan zain zegoen laugarren emakumearen furgonetan. Orgako produktuak 430 eurotan zenbatetsi zituzten ondoren langileek. Minutu batzuk beranduago aurkitu zuten ibilgailua lau emakumeekin. 23, 27, 41 eta 59 urte dituzte Ertzaintzak atxilotu zituen emakumeak. Lapurreta delitua egitea egotzi diete. Ertzaintzatik azaldutakoaren arabera, “atxilotuetako bik antzeko gertakariekatik aurrekariak dituzte”.