Ertzaintzak gizonezko bat erreskatatu du Sukarrietako San Antonio hondartzan, norbanako batek pertsona bat uretan eta laguntza eske zegoela ohartarazi ostean. 13:00 aldera erreskatatu dute gizonezkoa, helikoptero bat erabilita. Gurutze Gorriako eta Itsas Salbamenduko kideak be joan dira hondartzara, gizonezkoa artatzera.…
Protesten artean zabaldu dute Gernikaldea Bereizmen Handiko Zentroa, gaur goizean. Gernika-Lumoko hainbat eragile, eta Galdakaoko ospitaleko sindikatuetako ordezkariak eraikinaren aurrealdean batu dira, euren haserrea Rafael Bengoa Osasun Sailburuari helarazteko. Hain zuzen, 60 lagun inguru batu dira protestan. Naiara Urberuaga Gernika-Lumoko zinegotziak herriko eragileen izenean esan duenez, Bengoari azalpenak eskatzeko batu dira osasun zentroaren aurrean. Izan be, ez dute ulertzen zentroa horren zerbitzu gutxirekin zabaltzea. Urberuagak nabarmendu duenez, “anbulategiko espezialisten kontsultak baino ez ditu hartu Gernikaldea zentroak”. Zinegotziaren berbetan, “ongi etorria” emoten diote zentro barria, baina osasun agintariek orain arte “agindu dituzten zerbitzu guztiekin osatzea falta da”. Hala, hobekuntza handia izango litzatekela argudiatuta, hemodialisia, etxeko ospitaleratzea, 24 orduko larrialdi zerbitzua eta kirurgia handiak eta txikiak egiteko gunea jartzea eskatu dute. Modu berean, eraikinaren hirugarren solairuan 70 ohe jartzea aldarrikatu dute bildutakoek. Urberuagak azaldu duenez, Inclan Osasun Sailburu zenean diseinatutako proiektuak argia ikustea gura dute. Gainera, hirugarren solairua hutsik dagoela gogoratu diote Bengoari. Gernika-Lumoko eragileek, Busturialdeak jasan duen utzikeria salatu dute. Diotenez, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ez dute bidezko neurririk hartu kalitatezko osasun zerbitzu bat bermatze aldera. Urberuagaren berbetan, “etxeko ospitaleratzen zerbitzurik ez duen eskualde bakarra da Busturialdea, eta gainera, ospital handiak urrun daude”. Sindikatuen protesta Galdakaoko ospitaleko sindikatuetako ordezkariak, [...]
Muxikako Udalak Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalera joateko autobusa jarriko du zapatuan. Muxikarrak 15:30ean irtengo dira Kurtzero auzoko autobus geltokitik, baina Ariatzan eta Zugastietan be batuko dituzte bertsozaleak.
Autobusean joateagatik ez da ordaindu behar, baina ezinbestekoa da izena aldez aurretik emotea. …
Lantegi Batuakeko langileek lanetik kanpo egiten dituzten hainbat lan ikusgai daude Bermeoko Nestor Basterretxea Aretoan domekara bitartean ohiko ordutegian, 19:00etatik 21:00etara. Jarduera okupazional modura egiten duten lana dela azaltzen du Jon Aranaza tailerreko monitoreak «erakusketa honen bitartez jendeari erakutsi gura diogu Lantegi Batuakeko langileak kapaz direla beste hainbat gauza egiteko, ez bakarrik lan orduetan egiten dutena». Hainbat teknika erabiltzen dituzte beren artelanak egiterako orduan, «guri ez digu balio esatea: nik hau ezin dut egin. Guk ez dugu hori onartzen. Prozesuaren barruan beti aurkitzen dugu teknikak gauzak egin ahal izateko , dana egin ahal dute». Bestalde, langileen eguneroko lana be ikus daiteke erakusketan ipini duten bideo batean.