Europako errugbiaren jaia Gernika Lumora bueltatuko da asteburuan, Amlin Challenge txapelketagaz. Basurdeek Rovigo talde italiarraren kontra jokatuko dute multzoko hirugarren jardunaldia, Europan lehenengo garaipena lortzeko helburuagaz. Oscar Astarloa Bizkaia Gernikaren bigarren entrenatzaileak azaldu duenez, “zaleei poztasun bat emon gura diegu, goi mailako talde bat menpean hartuta”. Zapatuan, hilaren 8a, jokatuko dute partida, 16:00etatik aurrera. Partida irabaztea, halanda be, ez da erraza izango. Rovigo talde profesional bat da, eta horrenbestez, basurdeek “partida bikaina”jokatu beharko dute garaipena etxean geratzeko. Azkenaldian maila edarra emon dutela argudiatuta, baikor azaldu da Astarloa. “Defentsa ona eginez gero, eta hegaleko jokoan asmatuz gero, irabazteko aukera izango dugu” dio. Zelaiaren egoera be, alde izango dutela uste du bigarren entrenatzaileak. Azkenaldian euri asko egin duela eta, zelaia basaz beteko dela deritzo; eta hala gertatuz gero, gernikarren mesedetan izango dela uste du. Astarloak azaldu duenez, “ohituta” daude egoera horietan jokatzera.
Udaletxea abadetxera lekualdetzea posible egingo duen beste zenbait lan hasi ditu Muruetako Udalak, hau da, bigarren faseari ekin diote. Oraingo honetan igeltserotza, iturgintza, errementaritza eta elektrizitate lanak egingo dituztela jakinarazi du Muruetako alkate Jabier Ondarzak. Abadetxea udaletxe bihurtzeko bigarren faseko lanak asteon hasi dira eta horiek egiteko 110.000 euroko aurrekontua dauka udalak. «Diruak neurtuta erabilitako aurrekontua da, diruak neurtuz ibili behar dugulako», adierazi du alkateak. Gauzak «itsu-itsuan» egin gura ez dituztela eta, «lehentasuna duten beste zenbait beharrizan egonez gero, lanok gelditzeko prest egongo litzatekeela» aipatu du Ondarzak. Aurrekontua apala dela dio baina «aurrerapauso bat emongo dugu». Asteon hasitako lanak bost hilabetetan amaitzea aurreikusi dute, maiatzeko San Isidro jaietarako, hain zuzen. Halanda be, oraindik nahikotsu lan egin beharko dituzte udaletxea bertara lekualdatzeko: igeltsu eta arotzeri lanak, besteak beste. «Gizarteak bizi duen egoerara moldatu behar izan gara eta ahal dugun heinean egingo ditugu falta diren lanak. Dirua neurtu egin behar da eta ondo kudeatu, harrokeri barik», dio.
Gernika-Lumoko herritarrek ez dute aspertzeko betarik izango hil honetan; izan be, Bakearen Museoak hainbat ekintza antolatu ditu hil hasieratik bukaerara arte. Giza Eskubideen egunerako eta Gabonetarako, bisita gidatuak, antzezlanen aurkezpenak, tai...
Gernika KESBeko neskek partida zaila jokatu beharko dute, asteburuan. Hain zuzen, Casablanca liderraren kontra lehiatuko dira bertokoak, Malosten. Joan den liga jardunaldian denboraldiko bigarren partida irabazita, gernikarrek sailkapenaren behekaldetik egin zuten ihes. Hala, bolada onari jarraipena emoten ahaleginduko dira KESBekoak, zapatuan. Mario Lopez entrenatzaileak azaldu duenez, Maloste jendez gainezka egotea gura dute, 18:30etik aurrera. Izan be, zaleen babespean ezustekoa emoteko aukera izango dutela deritzo entrenatzaileak. Bi partida irabazita, Gernika KESBek nahiko hurbil dauka jeitsiera postua, eta horrenbestez, garaipena extean geratzea oso garrantzitsua izango litzateke. Hain zuzen Las Rozas da azken sailkatua partida bakarra irabazita. Gernikarrak, bestalde, sailkapeneko bederatzigarren postuan daude.
Joan den astean komunikabide batek argitaratutako albistea gezurtatu du Gernika-Lumoko Jai Batzordeak, Andra Mari eta San Roke jaietako egitarauaren liburuxkekin iruzur fiskalik ez dela egin argudiatuz. Jai Batzordeak azaldu duenez, liburuxkarako publizitatea saltzerako orduan, “funtzionamendua zuzena» izan dela eta “dena legezkoa” dela esan du. Bada, komunikabide hark argitaratutakoa “interes politikoek bultzatutakoa” izan dela nabarmendu du. Joan den barikuan piztu zen polemika, azaroaren 30ean, hedabide batek gaia orrialde osora eroan zuenean. Albisteak zioenez, Gernika-Lumoko Udalak ustezko delitu fiskal bat egitera bultzatu ahal izan zituen herriko merkatariak, Jai zinegotziak liburuxketako publizitatea BEZik barik ordaintzeko aukera eman baitzien. Gainera, komunikabide haren arabera, Bilduko zinegotziak idatziz helarazi zien proposamena enpresari autonomoei, Jai zinegotziak berak sinatuta eta Gernika-Lumoko Udalaren zigiluagaz. Zapatuan, aldiz, Bizkaiko Ogasun Sailak udalaren jardunbidea ikertuko duela argitaratu zuen egunkari berak. Horren aurrean, Jai Batzordeak “haserrea” adierazi du, bere iritziz, “falta fiskaltzat mozorrotuta, jaietako kudeaketa” baitago muinean. Azaldu duenez, jaien antolakuntzan parte hartzen duen kultur talde batek gestionatu du aurten liburuxkaren osaketa, eta kultur taldearen izaeragatik, komertzianteei eta gizarte eragileei jarduerak zein liburuxka bera finantzatzeko egiten dieten ekarpen ekonomikoak “ez du zertan BEZa eduki behar, baina komertzianteek hala eskatuta luzatu ditzake fakturak eta gero dagokion lekuan kontu eman”. Hori horrela, funtzionamendua zuzena izan [...]
Krisi egoera dela eta, Busturiko Udalak material birziklatuekin egindako gabonetako apaingarriak erabiliko ditu aurton herria apaintzeko, ohiko argiak ipini beharrean. Horretarako, zenbait tailer antolatu dituzte. Gabonetako arima galdu barik herri sos...
Asier Musatadik, Jon Rementeriak, Gentza Madariagak eta Jon Mikel Zabalak osatzen duten taldearen lan barria kalean da. Mundu kodifikatuen atzean izenburupean dakar azkenengo diskoa taldeak; hamar abestiz eta hamar gaiz osatutakoa. Disko barriaz gain, webgune barria be badakar Sarkorrek (www.sarkor.net). Elkarrizketa osoa bihar argitaratuko du Hitza egunkariak; dena den, hona hemen aurrerapen bat: Mundu kodifikatuen atzean dator oraingoan Sarkor. Zein mundu da hori? Asier Musatadi: Benetako errealitatea estali gura duen irudia da mundu kodifikatua guretzako. Disko barri honen azalean be hori irudikatu gura izan dugu. Gure ustez, mundu kodifikatua da kolorez ageri den zatia, eta benetako errealitatea estali gura du. Jon Rementeria: Izkutatu egin gura digute benetan gertatzen ari dena,horren ordez, beste errealitate bat irenstaraziz. Zein da benetako errealitate hori? Rementeria: Diskoaren azalean ikusten den zuri-beltzezko hori: bai gure inguruan,eta baita gugatik oso urrun, injustiziak leku guztietan gertatzen dira, eta leku askotan berdin antzekoak: ustelkeria toki guztietan dago, gerrak, gerra zikinak, krisia, langabezia, gosea, tortura, erlijioak eragindako desadostasunak, aberatsen anbizioa… Mundua benetan ez doala ondo ikusten dugu, eta benda bat jartzen digute ez dezagun benetako errealitate hori ikusi. Beraz, benetako errealitate hori ez ikustaraztea salatu gura duzue. Musatadi: Hori da, baina, era berean, horren guztiaren aurrean ez dugula ezer egiten [...]
Gabonetako argiak piztuta daude dagoeneko, Gernika-Lumon. Udalabatzagaz batera, herriko ikasleek piztu baitituzte. Udalak jakinarazi duenez, argi horiek aurreko Gabonetan izan zuten ordutegia mantenduko dute; alegia, 18:00etatik 24:00etara egongo dira ...
Gaur, 11:00ak aldera, ibilgailu batek su hartu du Bermeoko Ispizua Tar Segundo kalean. Udaltzaingoak baieztatu duenez, ez da zauriturik izan eta suak ez du beste ezer kaltetu. Suhiltzaileek autoan piztutako sua amatatu ondoren, garabiagaz kendu dute er...