Soziolinguistika Klusterrak egindako behaketa baten arabera, Gernika-Lumon “kezkatzeko eta pozteko arrazoiak” daude, euskeraren kale erabilerari erreparatuz gero. Olatz Altuna klusterreko kideak azaldu duenez, “azken hamar urteetan ia sei puntu bajatu da euskararen kale erabilera herrian, baina haur gehienek euskeraz egiten dute berba”. Datu orokorrei erreparatuz gero, jasotako elkarrizketen %48,9 izan dira euskeraz, Gernika-Lumon. 2001an, barriz, elkarrizketen %54,3a izan ziren euskeraz. Altunak jakinarazi duenez, “1989 eta 2001 bitartean emon zen gorakada handiaren ostean, Euskal Herri osoan emon da beherakada progresibo bat”. Hala, erabilera apur bat bajatu arren, «normala» dela deritzo klusterreko kideak. “Sakon aztertu beharreko kontu bat da erabilera bajatzea, baina ez da zertan euskeraren heriotzaren hasiera izan behar” esan du. Altunaren ustez, bestalde, gazteek euskera erabiltzea “datu oso positiboa” da, orokorrean erabilera bajatu arren. Hain zuzen, haurren %68ak egiten du euskeraz normalean. Altunak dioenez, beste datu positibo bat be badago Gernika-Lumon. Izan be, beste eremu batzutan baino gehiago egiten da berba euskeraz. Bizkaian %9,4a mintzatzen da euskeraz, Euskal Herrian %13,3a, eta Bermeon %36,6a.
Gabon aurreko bederatzi goizaldez gernikarren loa goxo esnatzera datozen Marijesiak bariku honetan eta datorren astelehenean elkartuko dira bederatziurrenaren aurreko entseguak egiteko. 19:00etatik 20:00etara ipini dute hitzordua, Andra Mari koralaren ...
Esperientzia «oso polita» baina aldi berean «izugarri gogorra» modura laburtu du Julen Urdaibai korrikalari bermeotarrak Antartikan izandakoa. Anthartic Ice Marathon-erako zuen helburua beteta bueltatu da Urdaibai, probak amaitzea, alegia. 143 kilometroak eginda, 1912. urteko galernan hildako arrantzaleak omendu ditu, hori baitzen haren asmoa. Esperientzia «positiboa» izan dela dio Urdaibaik, «eta ez bakarrik kirol arloan». Kirol arloan, bestalde, «pozik» dago lasterketa amaitu ahal izan duelako «postua edo sailkapena alde batera utzita». «Egia esan, halanda be, txapelketa ona egin dudala»; izan be, maratoia bosgarren postuan amaitu zuen eta 100 kilometroko txapelketa, barriz, hirugarren. «Jendeak sailkapenari garrantzia emon arren, nik neuk ez diot garrantzi handirik emoten». Gauza asko ikasita Lehiatzera joan bada be, Antartika zer den ezagutzeko be aprobetxatu duela azaldu du, «nahiz eta bost egun bakarrik izan diren». «Harrituta» gelditu da bermeotarra, «baina onerako» Antartikaren funtzionamenduagaz, «dana birziklatzen dute eta dagoen moduan garbi mantentzeko duten protokoloa izugarria da, asko babesten dute. Han ezin da ezer gelditu, ezta zapatilletako lokatza bez. Txisa be bidoi erraldoietan egiten genuen eta harek hegazkinean sartzen zituzten Txilera eroateko. Dana sartzen dute bidoietan kontinentera eroateko, bertan ez da ezer gelditzen». Lekua «gogorra da baina ederra», dio. Antartikaren «aurpegi ona» ezagutu duela dio Urdaibaik, «eguzkia zegoen eta haizea ez [...]
11 orduko irakurraldi bategaz amaituko dira gaur euskera egunaren harira antolatutako ekitaldiak. Gernika-Lumoko 100 talde eta eragile baino gehiagok parte hartuko dute etenik gabeko irakurraldian. Txomin Aguirreren Garoa liburua irakurtzen dabiltza. ...
Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) aurrerapen dokumentua aurkeztu die Arratzuko Udalak herritarrei. Dokumentu horren bitartez, HAPOean sartzeko irizpideak, helburuak eta irtenbideak zehaztu gura dituzte. Gainera, herritarrek zalantzak eta iradokizunak proposatzeko aukera be izango dute.
Azaldu dutenez, 2004. urtean onartutako Arau …
Goi-Zale mendi taldeak urteroko bazkaria egingo du, urtero legez. Hilaren 15ean egingo dute bazkaria Lumoko txokoan, baina bertaratu gura duenak hilaren 13a baino lehen emon beharko du izena. Horretarako, Goi-Zaleren txokora jo beharko dute, martitzen ...
Beste urtebetez, San Nikolas jaiak hartuko ditu Elantxobek; hain zuzen be, eguenean hasiko dituzte jaiok eta zapatuan emongo diete jarraipena.
Egitarau zabalaz gozatuko dute elantxobetarrek egun bi horietan: eguenean, meza, hamaiketakoa trikitilariekin girotuta, mus txapelketa arina, ipuin kontalaria eta musika …