Joan den asteburuan, Gernika KESBek denboraldiko bigarren partida irabazi zuen, sailkapeneko azken postuetatik ihes eginez. Gernikarrek garaipen “oso garratzitsua” lortu zuten Tenerife Isla Unica 62-69 menpean hartuta. Izan be, galduz gero, azken sailkatuagaz bardinduta egongo litzateke bertoko taldea. Mario Lopez entrenatzailearen berbetan, “ez da taldearen partidarik onena izan, baina garrantzitsuena lortu dugu: garaipenagaz bueltatzea”. Teneriferen kontrako partida, urduritasun handikoa izan zela nabarmendu du Lopezek. Dioenez, irabazteko premia zuten bi taldeek, eta zelaian argi ikusi zen: “hutsegite askoko partida izan zen, tentsio handiagaz jokatu baigenuen bi taldeek”. Entrenatzailearen ustez, Kanariar Uharteetako taldea mailaz ez bajatzeko lehian egongo da Gernika KESBegaz batera, eta horrenbestez, asteburukoa bi gauzagatik izan da garaipen garrantzitsua: etxetik kanpo irabazi dutelako, eta aurkari zuzen bat menpean hartu dutelako. Partidako jokalari onena Nerera Moreno izan zen. Durangarrak 19 puntuko balorazioa lortu zuen, hamazazpi puntu sartuta eta hamar errebote jasota.
Egungo egoera ikusita, desjabetzeen inguruko protokoloa sortzea erabaki du Gernika-Lumoko Udalak, herrian halako egoera bat suertatuz gero, jarraitu ahal izateko. Azken osoko bilkuran, desjabetzeen inguruko mozio bat aurkeztu zuten Bildukoek. Besteak b...
Artie dantza taldeak 25. urte beteko ditu aurten, eta ospakizun horren harira, hainbat ekintza egin zituzten zapatuan Gautegiz Arteagam. BI gunetan bereiztuta igaro zuten eguna dantzariek: batetik, txikitxoenentzako gunea izan zen: bertan, margozteko mahai bat, aurpegia margozteko beste mahai bat …
Bizkaia Gernikak liga irabazteko hautagai sendoa dela erakutsi du barriro be, Santboiana (Herrialde Katalanak) hirugarren sailkatua zena menpean hartu ostean. Herrialde Katalanetan 8-32 irabazita, gainera, basurdeek madarikazio bat apurtu dute, lehenen...
Tabernarik taberna kantu poteoan aritu ziren zapatuan arteagarrak, Antoliñape kultur taldearen eskutik. Herriko adin ezberdinetako jendea batu, eta kantu liburuxkak eskuetan, abesten jardun zuten gaua trikitixagaz lagunduta…
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Autzaganeko tunela egiteko lanak direla eta, BI-635 errepidea tarteka itxiko dute gaurtik eguaztenera. Hain zuzen, Autzagane eta Zugaztieta artean itxiko dute bidea, bi noranzkoetan. 08:00etatik 18:00etara bitartean izango du eragina mozketak.…