Herriko perretxikozaleek antolatuta, domekan perretxiko eta onddo erakusketa egin zuten Ibarrangelun. Hainbat lagun bertaratu ziren, eta perretxiko mota ezberdinak ikusteaz gain, horiek dastatzeko aukera be izan zuten; izan be, azaldu dutenez, pintxo u...
Ertzaintzak jakinarazi duenez, Gernika-Lumoko estanko batean lapurreta egiten saiatzeagatik, 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, domeka goizaldean. Estanko horretako kristala apurtu eta atea indarkeria erabilita zabaldu ostean atxilotu zuten aipatu...
Eroski hipermerkatuak 2.583 batu ditu, Cesar Carmona gazte gernikarrari gurpil-ahulki motorizatu bat erosten laguntzeko. Carmonak endekapenezko gaixotasun bat dauka, eta bizimodu arrunt bat egiteko gurpil-ahulki berezi bat behar du. Batutako diruaren txekea gaur eguerdian emon diote familiari. Eroskiko arduradunek, Carmonak eta haren gurasoek, eta Xaiborrek parte hartu zuten ekitaldian. Dirua, asteburuan hipermerkatutik pasa diren “bezeroei esker” batu dutela nabarmendu dute antolatzaileek. Hala, Gernika-Lumoko biztanleen “elkartasuna ikaragarria” izan dela deritzote. Barikuan eta zapatuan 4.000 bezero inguru batu ziren Eroskin, eta askok, Carmonaren aldeko janari bilketan parte hartu zuten. Carmonaren gurasoak be, “pozarren” azaldu dira batutako diru kopuruagaz. Diotenez, “urte erdiko lana aurreztu diote familiari”. Argitu dutenez, tapoaiak batzen urte bete inguru beharko genuke, baina gaurko laguntzagaz, ahulkiaren heren bat ordaindu dute dagoeneko. Carmonaren gurasoek Eroskiren eta Xaiborren lana goraipatu dute. Diotenez, “horiek barik ezinezkoa litzateke guztia hau”. Xaibor, esaterako, musika emonaldi bereziak egin zituen hipermekatuan, barikuan eta zapatuan.
VRAC Quesos Entrepinares Valladolideko (España) taldea mende hartu ostean, lidergoan sendotasuna irabazi dute basurdeek. Bigarren sailkatuak dira Valladolidekoak, eta Urbietan zapatuan lortutako garaipenagaz bien arteko aldea 13 puntukoa izatea lortu ...
Sukarrietan, Sabino Aranaren heriotzaren 109. urteurrena oroitzeko ekitaldia egin zuten domekan. Hain zuzen be, Sukarrietako hilerrian , Aranaren hilobi aurrean, bildu ziren EAJkoak; bertan, ohorezko aurreskua dantzatu eta lore eskaintza egin zioten....
Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna (EHNE)-Bizkaiak VIII. Kongresua ospatu du domekan, Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. Bertan azaldu zutenez, elikadura burujabetzaren aldeko apustua sendotu eta lurrari loturiko nekazaritza sektore baten aldeko alda...
Antartikako 100 kilometroko maratoian hirugarren postua lortu du Julen Urdaibai bermeotarrak. 13.08.56ko denboragaz amaitu zuen lasterketa, zero azpiko 16 graduko tenperaturarekin. Marc De Keyser belgiarrak irabazi zuen lasterketa (12.06.51), eta Hirof...
Calzada zaharren egoitzako jai handia aprobetxatuz, urriko azken asteleheneko gaztaren enkantean ateratako dirua eman diote sor Visi egoitza horretako arduradunari. Domeka eguerdian jaso zituen txekeak, Kamiñoko jatetxearen eta Xaiborren eskutik. Hai...