Herriko perretxikozaleek antolatuta, domekan perretxiko eta onddo erakusketa egingo dute udaletxe- ko enparantzan. Erakusketa 11:00etan zabalduko dute, eta 14:00ak aldera zarratuko dute. Ibarrangelura doazenek perretsikoak dastatzeko aukera izango dute...
Gabirel Ezkurdia politologoak hitzaldia emongo du Zubietaerrota eraikineko liburutegian, barikuan. Erdu Gatze Taldeak antolatuta, krisi ekonomikoari aurre egiteko neurri eraginkorrenari buruz egingo du berba: independentzia eta sozialismoa. 20:00etan hasiko da hitzaldia.…
Argiztapena hobetu eta handitu asmoz, Morgako Udalak farolak barrituko ditu hiru auzotan. Hain zuzen, Erroteta, Meaka eta Menike auzoetan argi puntu gehiago jarriko ditu, egun dauden kale argiak ordezkatzeaz gain. Egungoak zahartuta daudela eta, farola...
Santa Katalina santuaren eguna ospatuko dute asteburuan mundakarrek. Barikuan surfa gaitzat duten filmak ikusteko aukera izango dute bai nagusiek zein umeek eta zapaturako eta domekarako hainbat dira antolatutako jarduerak. Barikuan, 19:00etan hasiko da surf filmen emonaldia. Lehenik eta behin, umeentzako saioa izango da, Locos por el Surf eta Bob Esponja y la ola gigante ikusteko aukera izango dute. Ondoren, nagusiek, 20:30ean, 2012ko urrian izandako surf biltzar lokala ikusi ahalko dute. Zapatuan goiz goizetik martxan hasiko dira sukaldari asko; izan be, XXVIII. bakailao pil-pilean txapelketa 10:00etan hasiko da. Parte hartu ahal izateko aurretiaz izena emon behar zen, eta hain zuzen be, 12 lagunek emon dutela azaldu dute Mundakako Turismo Bulegoan. 13:00etan, bakailoak prest egon beharko du ordu horretan aurkeztu beharko baitituzte kazolak. Dastaketa egin ondoren egingo dute sari banaketa ekitaldia. 20:00etan Zarata non nahi Pasakale ohiturazkoa egingo dute Plazuelatik. 21:30ean, barriz, Casus Belli musika talde mundakarraren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Gainera, egunean zehar Mundakako Surf Taldeak, taldearen XXV. urteurrena ospatzeko ekitaldi desberdinak antolatuko dituela jakinarazi dute. Domekan, santuaren eguna 10:30ean emongo diote hasiera Santa Katalina egunari bolanderekin eta altzaferoekin. 12:00etan, Mesa Nagusia egongo da Santa Katalina baselizan eta bertan bilduko baita urtero legez udalbatza. Jarraian, Gazte Zar Dantza Taldeak [...]
Ariatza auzoko kantu afarian parte hartu gura dutenek, txartelak erosteko aukera dute dagoeneko. Garriko Bertso Eskolatik azaldu dutenez hiru modu egongo dira txartelak erosteko.
Alde batetik Atxelipe Elkartean edo Auzokoa Tabernan lortu daitezke sarrerak. Bestetik, 649.338.747 telefono zenbakira deituz emon …