Gernika-Lumoko Udaleko LABeko atal sindikalak negoziazio mahaia barriro batzeko eskaera egiten duen mozioa aurkeztu du gaur, udaletxean bertan. Azken hilabeteotan udal gobernuan langileriaren arduraduna denaren “utzikeria” salatu du sindika...
Iazkoa «arrakastatsua» izan zela eta, II. Argazki Rally Digitala antolatu du Muxikako Udalak. Domekan izango da lehiaketa, eta lanbidez argazkilaria ez den edozeinek parte har dezakeela jakinarazi dute udaletik. Aurten, gainera, sari gehiagogaz eta argazkiak ateratzeko denbora gehiago emanez dator lehiaketa. Goizean goiz hasiko da argazki rallya, 09:30etik 10:00etara bitartean eman beharko baita izena, Zubietaerrotan. 10:00etan jakinaraziko dituzte denentzako bardinak izango diren gaiak, eta ostean, iaz baino ordu gehiago edukiko dituzte parte hartzaileek herriko auzoetan zehar argazkiak ateratzeko. Ondoren, 17:00etatik 17:30erako tartean aurkeztu beharko dituzte txartel digitalak, Zubietaerrotan bertan. Onenak hautatuta, 19:00etan jakinaraziko dituzte irabazleen izenak. Udaletik zehaztu dutenez, epaimahaia hiru lagunek osatuko dute: argazkilari profesional batek, muxikar batek eta udaleko zinegotzi batek. Hala, argazkilari profesionalaren ardura izango da argazkien kalitatea baloratzea, eta muxikarrak argazkiek herriagaz duten lotura edo herriaren ezaugarriak islatzen dituzten aztertuko du. Udaleko zinegotziak sor daitezkeen balizko bardinketak apurtuko ditu. Oinarriei dagokienez, parte hartzaile bakoitzak JPEG formatuko hamabi argazki korrelatibo aurkeztu beharko ditu. Materiala nork berea eroan beharko du, hau da, nork bere kamera eta txartel digitala eroan beharko ditu. Sariak Argazki onena. Bi lagunentzako bazkaria edo afaria Muxikako jatetxe batean. Bilduma onena. Bi lagunentzako bazkaria edo afaria Muxikako jatetxe batean. Gaztetxoen mailako argazki onena. 60 euroko [...]
Ligako azken hiru partidak jarraian galduta, Gernika KESBeko neskek bolada txarrari amaiera emoteko aukera izango dute Segle XXI talde katalandarraren kontra. Mario Lopez taldeko entrenatzaileak dioenez, “lehenbailehen irabaztea oso garrantzitsua izango litzateke moralak behera ez egiteko”. Hala, “garaipenaren bila” zelairatuko dira betokoak Bartzelonan (Herrialde Katalanak). Segle XXI talde gaztea, baina maila handikoa dela nabarmendu du Lopezek. Hala, partida irabazteko “asko sufritu” beharko dutela deritzo. Entrenamenduetan maila ikaragarria emoten dutela argudiatuta, halanda be, baikorra da entrenatzailea. “Liga oso orekatua da, eta edozer gerta daiteke” dio. Orkatileko lesioa guztiz ahaztuta, Crooken parte hartzea erabakiorra izan daiteke Lopezen ustez. Dioenez, jokalari oso garrantzitsua da taldearentzat, barruko jokoa menperatzen baitu.
Joseba Gotzon (Portugalete, 1962) musikariak Nortasuna izeneko proiektua dakar asteburuan Busturialdera. Hainbat musikarirekin batera, Euskal Herriko Selekzioaren historia Bermeoko Kafe Antzokietako oholtza gainera daroa bihar portugaletetarrak. Niko E...
Europak babestutako naturgune batean dago Zilbetiko Antzeri pagadia (Nafarroa), Berezitako Babes Eremu batean. Magnesitas de Navarra (Magna) enpresak han harrobi bat egiteko asmoa azaldu zuela eta, protesta gisa, Pablo Picasso margolariaren Gernika koa...