Pintxopote ekimena hasiko dute barriz zapatuan Gernika-Lumoko 12 tabernak. Ekimenari jarraiki, zapaturo potea eta pintxoa euro batean hartzeko aukera izango dute herritarrek 20:00etatik 22:00etara. Aurten, gainera, 00:00etatik 01:00era potea euroan hartu ahal izango dute.
Gernika-Lumoko XXVIII. Milla Herrikoia jokatuko dute zapatuan, 16:00etan hasita. Urtero lez, gazteek zein nagusiek parte hartu ahal izango dute lasterketa horretan. Dagoeneko ikastetxeetako ikasleek eman dute izena lasterketan parte hartzeko; guztira, hain zuzen, 544 ikaslek. Merkurio iturritik abiatuko dira parte hartzaileak; lehenengo aurrebenjamin mutilak irtengo dira, eta, horien ostean aterako dira hurrengo kategorietakoak. Guztira, sei kategoriatan banatuta egingo dute lasterka korrikalariek. Umeak eta gaztetxoek bost mailatan banatuta parte hartuko dute: aurrebenjaminetan, benjaminetan, alebinetan, infantiletan eta kadeteetan. Horiek guztiek 40 txandatan egingo dute lasterka eta txanda bakoitzetik hurrengora hiru minutuko aldea izango dute. Txikoetxenek bukatzerakoan, nagusien txanda izango da. Horiek, bestalde, maila bakarrean lehiatuko dira; gizonezkoak eta emakumezkoak batera. Ikastetxeen bitartez izena emon ez duten korrikalariek zapatuan bertan eman ahalko dute izena; 14:30etik 16:00etara, Merkurio iturriaren parean. Proba bukatutakoan, lasterkari guztiek domina hartuko dutela azaldu dute Gernika-Lumoko Kirol Patronatukoek. Bestalde, ez dela sailkapenik egongo be esan dute. Mailak Umeak Aurrebenjaminak. 2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak. 300 metro egin beharko dituzte. Benjaminak. 2003 eta 2004 urteetan jaiotakoak. 400 metro egin beharko dituzte. Alebinak. 2001 eta 2002 urteetan jaiotakoak. 500 metro egin beharko dituzte. Infantilak. 1999 eta 2000 urteetan jaiotakoak. 900 metro egin beharko dituzte. Kadeteak. 1997 eta 1998 urteetan jaiotakoak. 1560 metro [...]
Sukarrietako Udalak herriko frontoia birmoldatzeko proiektuaren lehenengo faseko lanak abiaraziko ditu. Eguaztenean egin zuten osoko bilkuran onartu zuten horiek martxan ipintzea. Insatalazioa barrizteaz gain, euskal kulturara egokitutako itxura emongo...
Urtarrilaren 12an Bilbon egingo duten manifestazioari begira, kultur arloko ekimen bereziak antolatu ditu Herrira mugimenduak. Lau ekimen berezi egingo dituzte, eta horietako lehena Gernika-Lumon egingo dute, azaroaren 18an. 18:00etatik aurrera, eta Go...
Beste urtebetez, Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroa-Madariaga Dorretxeak bilketa solidarioa egingo du azaroaren 17tik aurrera, erabilitako jostailu eta erropak eta galtzen ez diren elikagaiak batzeko. 2013ko urtarrilaren 2ra ar...