Aurreko urteetan bezala, aurten be, Pforzheim eta Gernika-Lumoren arteko senidetze proiektuaren baitan, Pforzheim hiriko zenbait irakasle eta ikaslek Gernika-Lumo bisitatu dute. Atzo ailegatu ziren herrira eta 24an joango dira barriro be Pforzheimera. ...
Bizkaia Gernikak Frantzian jokatuko du Amlin Chaleenge Cup-eko bigarren partida, etzi. Basurdeak USAP-en (Perpignan; Frantzia) kontra lehiatuko dira, Europako abenturari jarraipena emonez. Iragan asteburuan, Worcerter ingelesen kontra alde handiagatik galdu ostean, bertokoak emaitza hobea lortzen saiatuko dira bigarren partidan. Jorge Gimenez basurdeen entrenatzailea ez da Frantziara joango, aldakan ebakuntza egin baitzioten herenegun. Hala, argentinarrak Europan debuta egin barik jarraitzen du, lehen bi partidetan ezbaita egon.
Bermeoko alde zaharra biziberritzeko bidean, Haitz Nagusije auzotarren elkarteak proposamen berri bat dakarkie herritarrei azaroaren 3rako: bigarren eskuko liburuen eta musika euskarrien azoka. Goiko plazan egingo dute azoka, goizez, eta edozeinek part...
Gernika-Lumoko Kirol Patronatuak multikirol programa eratu du herriko txikitxoenei begira, eta, dagoeneko, Gernika-Lumoko ikastetxeetako benjamin mailako 13 taldek emon dute izena. Beste hainbaten artean, honako kirol hauek praktikatu ditzakete program...
Gernika KESBen emakumezkoen nagusien taldeak ligako lehenengo partida jokatuko du etzi, 18:30etik aurrera. Joan den denboraldian Espainiako Bigarren Mailan mantentzea lortu ostean, aurten, hazten jarraitu gura du gernikarrek. Liga asko orekatu dela eta, jeitsiera postuetatik ihes egitea ez da erraza izango Mario Lopez entrenatzailearen ustez, baina “erronkari heltzeko irrikitan” azaldu da. Gainditu beharreko lehenengo oztopoa UPV izango da. Lopezen berbetan, “partida gogorra” izango da etzikoa. UPVk liga erregularra irabazi du azken bi denboraldietan, eta aurten be, mailaz igotzeko hautagaietako bat izango da. Hala, gernikarrek “partida bikaina” jokatu beharko dute garaile irtetzeko. KESBekoak “ilusioz gainezka” daude, eta partida irabazteko aukera izango dutela deritzo entrenatzaileak. Iragan denboraldian, esaterako, bertokoek alde txikiagatik galdu zituzten UPVren kontrako partidak, eta horrenbestez, bihar arantza kendu gura dute. Lopezek dioenez, “ondo” prestatu dute denboraldia, eta sasoiko heltzen dira liga hasierara. Aurrendenboraldian “partida onak eta txarrak” jokatu dituztela dio, baina konfiantza osoa du Gernika-Lumoko neskengan. Hala, ezustekoa emoten ahaleginduko dira
Urriko Azken Astelehena gerturatzen doan heinean, bezperako zapatuan Gernika-Lumon ospatzen den Astelehentxutxu ari dira prestatzen gazteak duela zenbait hilabete. Hainbat batzar egin ostean, gorpuztuz doa elkarregaz antolatutako egitaraua, eta ia dena...
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak iragarri legez, azaroaren 5ean hasiko dira Bermeoko Arrantzaleen Museoko zaharbarritze lanak. Lanok iraun bitartean, gutxi gorabehera hiru hilabete, museoak bisitarientzat itxita egon beharko duela jakinarazi dute. Foru Aldundiak 1,4 milioi euroko inbertsioa egingo du Arrantzaleen Museoari «aurpegi barria» emoteko. Egingo dituzten lanen bitartez, itxura barria agertuko du Ertzilla Dorrean kokatuta dagoen Arrantzaleen Museoak. Bestalde, espazioa be berrantolatuko dute; izan be, Aldunditik azaldu duten moduan, «Bermeoren bihotzean egonda, eraikinak itsasoari begira duen kokaleku aparta aprobetxatu gura da». Museoa zaharbarritzeko lanetan, eraikinaren barrualdea birmoldatuko dutelala esan dute, «egiturak dituen gabeziak konpontze aldera». Hortaz, egurrezko arotzeria zaharbarrituko da eta gaur egun hormaz estalita dauden zenbait leiho irekiko dituzte, besteak beste. Gainera, Museoak Torrontero plazatik duen sarrera utziko badute be, larrialdietarako irteera bat zabalduko dute. Ate horrek Ertzilla kalera emongo du. Halaber, fatxadan agerian dauden kableak kenduko dituzte eta harria be garbituko dute, eraikin barrurako iragazketak ekiditeko. Ontziak ikusteko pasabidea Proiektuak, bestalde, fatxadaren barrutik joango den pasabide bat egitea aurreikusten du. Pasabide hori lau metro inguruko altueran kokatuko dute eta horri esker museoaren barruan dauden itsasontziak ikusi ahalko direla zehaztu dute. Erakustaretoa berrantolatuko dute azalera handitzeko eta bertan dagoen argia gehitzeko be. Lanok egin ostean museoak argi natural gehiago [...]