Urriko Azken Asteleheneko azokan txosna ipini nahi duten taldeek eguena dute eskaera egiteko azken eguna. Udaletik zehaztu dutenez, indarrean dagoen araudiaren arabera eratutako eta Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan izena emandako kultur, kirol, jolas...
Ereñoko Udalak herrian prezio eskuragarriko etxebizitzak izatea gurau du; hori horrela, Eleizalde auzoko UE9an eraikitako 24 etxebizitzetako 6 alokairuan jartzeko prozedura martxan jarri du. Interesatuak «prezio baxuan» eskuratu ahalko du etxebizitz...
Patxi Lopez PSE-EEko lehendakarigaiak Euskadiko autogobernuaren defentsa egin du, Gernika-Lumoko arbolapean. Lopezek PSE-EEko kideen babespean azaldu duenez, autogobernua defendatzeko konpromisoa hartu du alderdi politikoak, “subiranotasun abenturak” martxan jarri gura dituzten horien aurrean. Lehendakarigaiaren ustez, autogobernuak aurrerapen sozialak ekarri ditu Euskadira, eta horrenbestez, ezinbesteko tresna izango da etorkizunean be. Lopezek Euskadiren pluraltasuna be izan du berbagai, gaur goizean. Dioenez, “identitate nazional desbardina izan arren, guztiok gara euskaldunak”. Hala, eskubide bardinak dituzten herritar desbardinen arteko itun bat aldarrikatzen du PSE-EEk. “Ezetz esaten diegu subiranisten menpekotasun itunei” nabarmendu zuen. Gauzak horrela, alderdi politiko abertzaleen kontra egin du lehendakarigaiak. “Nahikoa da”, esan du, “demokrazia aldarrikatzen dugu subiranotasun abenturen aurrean”. Hala, “independentzia gura dutenek”, argi esan dezatela eskatu du. “Norbaitek mugak jarri gura baditu esan dezala, baina PSE-EEk ez du horren alde egingo” ohartarazi die alderdi abertzaleei.
Sare Berdea osatzen duten lau ibilbideak –GR 98, GR 38, Donejakue Bidea eta PR BI 173– lotzeko proiektua garatzen hasi da Gernika-Lumoko Udala. Ibilbide horiek lotuta, 15 kilometrotako bidea egin ahal izango dute ibiltariek. Lau hilabeteren buruan ...
Juan Calzada kalea egokitzeko lanen bigarren faseari ekin dio Gernika-Lumoko Udalak. Dagoeneko hasi dira diralanean: orain arte izan diren aparkalekuak kendu eta lurra zulotzen hasi dira. Pasealekuko komun publikoetatik Sarasperainoko kale zatia konpon...
Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Bermeo Txirrindularitza Taldeak II. ziklokros eguna antolatu dute domekarako. Aurten barritasunekin dator ziklokros eguna, izan be, iaz ez bezala nagusiek be parte hartu ahalko dute. Hortaz, Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik gorako edozein herritarrek parte har dezakeela azaldu dute antolatzaileek. Domekakoa izaera herrikoia eta soziala duen lasterketa da, hau da, lehiaketarako asmorik ez duena. Hain zuzen be, sei izango dira egongo diren lasterketak, adinaren araberakoak. Hasiera puntua, halanda be, bardina izango da guztientzat, burujabetasun zelaitik aterako baitira bakoitzari dagokion orduan. Lehenengo lasterketa 10:30ean hasiko da. Izena emoteko II. ziklokros egunean parte hartu gura duten horiek izena emon dezakete jada; nagusiak Areneko kiroldegira hurbildu beharko dira, ikasleak, barriz, bakoitzak bere ikastetxean emon beharko du izena. Jakinarazi dutenez, ziklokrosaren egunean bertan ezinezkoa izango da izena emon. Izena emoterako orduan parte hartzaile bakoitzak eskumuturreko bat jasoko du. Eskumuturreko hori lasterketa egunean eroan beharko dute derrigorrez. Ikasleek ikastetxeetan jasoko dute eskumuturrekoa, nagusiei, bestalde, izena emoterako orduan emongo diote eskumuturrekoa kiroldegian bertan. Kaskoa derrigorrezkoa Iazko moduan, lasterketan parte hartzeko partehartzaileek ezinbestekoa izango dute kaskoa eroatea. Amaitzerakoan parte hartzaile guztientzako edariak eta yogurrak izango direla azaldu dute. Gainera, gura duenak lasterketa amaitu ostean Areneko kiroldegian dutxatzeko aukera be izango du. Lehenengo ziklokros [...]