Gaurko Gobernu Kontseiluan erabakitakoari jarraiki, Eusko Jaurlaritzaren goraipamenik handiena jasoko du Jose Antonio Ardanza EAEko lehendakari ohiak. Gernikako Arbolaren Gurutzea urriaren 25ean hartuko du Ardanzak, Euskadiren eguna ospatzeko Lehend...
Azken bi urteetan erabilitako 18.000 kilo landare-olio birziklatu ditu Bermeok. Hori dela eta, herrian 20 milioi litro ur kutsatzea saihestu dela adierazi dute Bermeoko Udaleko Ingurumen saileko arduradunek. Hondakina bioerregai bihurtzen denez, 11,4 tona CO2 atmosferara bidaltzea ekiditzen da. Horregatik, Ingurumen sailetik erabilitako olioa birziklatzen jarraitzea «garrantzitsua» dela adierazi dute eta hori herritarrei helarazi asmoz, kanpaina barri bat abiarazi dute. Herritarrek etxeko buzoietan jasoko dute egunetan Bermeoko Udalak bidalitako diptiko bat, izan be, 7.000 egin dituztela jakinarazi dute. Gainera, udal erakundeetan be eskuratu ahalko dira: Berh@z bulegoan, Gizarte eta Kultura Etxean eta Turismo Bulegoan. Birziklatzeko arrazoiak Hainbat dira erabilitako olioa birziklatzeko emoten dituzten arrazoiak. Horietako bat, litro bat oliok 1.000 litro kutsatzen dituela. Azaldutakoaren arabera, harritik behera botatzen den olioak kutsatzen du, batez be, ura. Gainera, hodiak trabatu egiten direla esan dute eta hondakin horiek arratoiek jaten dutela. Bestalde, Ingurumen sailetik nabarmendu legez, «herritar bakoitzak 20 litro olio inguru kontsumitzen ditu urtean eta horretatik %10-%20 bota egiten dira. Hortaz, agerian uzten da hondaki hori gaika batu beharra dagoela». Ur-araztegiak tratatzeko kostuak be handiagoak direla azaltzen dute erabibilitako olioaren ondorioz. Era berean, olioa birziklatzean biodiesela lortzen dela adierazi dute eta energia barriztatzaile hori ez dela inoiz agortzen gogorarazten die herritarrei diptikoen [...]