Euskaltzaindiak Aita Luis Villasante gernikarraren lan guztiak digitalizatu ditu, lan horiek herritarren eskura jarriz. Hala, Villasanteren lanetako bat irakurri gura duten guztiek, horretarako aukera izango dute aurrerantzean. Digitalizazio lanetan, Joan Mari Torrealdai foruarrak parte hartu du, haren gidaritzapean zegoen Jakin aldizkariko taldeak egokitu baititu idazle gernikarraren 939 lanak. Villasanteren lana goraipatzeaz gain, Torrealdaik idazlanak digitalizatzearen zergatiak azaldu ditu. Nabarmendu duenez, “euskaltzaleon memoria historikoa eta transmisioa bematzea izan da helburu nagusia, belaunaldien arteko etenik egon ez dadin”. Euskaltzaindiaren internet helbidean kontsulta daiteken argitalpen zaharrena 1944koa da, eta barriena, barriz, 2000koa. Hala, euskaltzain ohiaren dokumentu guztiak aurkitu daitezke akademiaren helbide elektronikoan.
Hilaren 26an, Euskal Herriak greba orokorra egingo du, eta Gernika-Lumon egun horretarako prestatzen hasi dira sindikatuak. LABek, esaterako, kotxe karabana bat egin du gaur goizean, grebara dei eginez. Goizean zehar, herriko kaleetatik ibili dira, dik...
Alexis Apraiz gernikarrak eta Aimar Olaizola goizuetarrak sanmateoetako finala jokatzeko aukerekin jarraitzen dute, atzo txapelketaren bigarren partida irabazi osatean. Lehenengo partida Berasaluze VIIIaren eta Albisuren kontra galdu ostean, derrigorre...