Bizkaia Gernikak denboraldiko bigarren derbia jokatuko du Ampo Ordiziaren kontra, zapatuan. Liga hasierako hiru partidak irabazita, bertokoak moralez gainezka daude, eta bolada onari jarraipena emoten ahaleginduko dira asteburuan. Partida 17:00etan hasiko da, Altamirako (Ordizia; Gipuzkoa) zelaian. Basurdeek garaipena ekarri gura dute Ordiziatik, joan den denboraldiko arantza kendu gura baitute. Izan be, iragan denboraldian ligako bi partidak irabazi zituzten ordiziarrek. Halanda be, ez da erraza izango Altamiratik emaitza onagaz bueltatzea, Ampo Ordiziak ez baitu hutsik egiten etxeko partidetan. Autobusak jarri dituzte Jokalariek zaleen babesa izan dezaten, taldeak autobusak jarriko ditu partida ikustera joan gura dutenentzat. Izena Basurde Rugby Tabernan emon beharko dute interesatuek, hamar euro ordainduta. Autobus geltokitik irtengo dira autobusak, 14:30ean.
Ekomoda eta birziklatutako materialekin tailerrak egiten dituen GabRek enpresa bermeotarra izan da Lur Barriak sarien X. deialdiaren irabazlea. Sari hori Bermeoaldeko, Erandioko, Gernikaldeako, Leioako eta Mungialdeko Behargintzek emoten dute. Lur Bar...
Gernika KESBen nagusien taldeak aurredenboraldiko bigarren partida galdu zuen atzo, Malosteko zelaian. Gernikarrek aurkari gogor bat izan zuten aurrean, eta garaipena lortzeko aukera barik geratu ziren. Hain zuzen, Lehen Mailako Hondarribiaren kontra jokatu zuten, 62-84 galduz. Hondarribitarrek talde oso sendoa dute, eta gainera, emakumezkoen NBAn ibili den jokalari bat dute aurten. Hondarribikoen nagusitasuna ikaragarria izan zen hasieratik, eta lehenengo laurdenean hamabost puntuko aldeagatik ziren aurretik. Bigarren laurdenean, bestalde, KESBek hobeto defendatu zuen, zazpi puntura hurbilduz. Gernika-Lumokoek baloia azkar mugitzen asmatu zuten, eta jaurtiketa errazak saskiratzeko aukera izan zuten. Atsedenalditik bueltan, gernikarrek joko ona egiten jarraitu zuten, baina ez zuten asmatu saskipean. Crook-ek eta Lazarok aukera ugari izan zituzten, baina Hondarribikoen defentsa oso ona izan zen. Hirugarren laurdenaren amaieran 42-61eko emaitza islatzen zuen markagailuak. Partidaren azkenengo laurdena, aurrekoaren antzekoa izan zen, baina KESBeko neskak hobeto moldatu ziren defentsan. Hala, Hondarribiak ez zuen gehiegi handitu errenta. Partida amaieran, 22 puntuko aldeagatik irabazi zuten kanpokoek.
Gernika “itxita” dagoela eta, gaurko grebaren lehen balorazio “oso positiboa” egin du LAB sindikatuak. Industriagunea “guztiz zarratuta” dagoela nabarmendu du Aitziber Barandika Lea-Artibai eta Busturialdeko LABeko a...
Berrehun mila kilo. Kopuru hori da Morgako Talleri upategikoek datorren denboraldiari begira ekoitzi gura dutena. Alegia, egunotan mahatsa batzeari ekin eta iaz bildutako zenbatekoa —120.000 kilo inguru— areagotzea izango da aurrerantzean haien beharra. Aurreko urteekin alderatuz, mahastiak lehenago loratu dira aurton; izan ere, 2012ko udaberria lehorra eta eguzkitsua izan da. Horren ondorioz, mahats-batzeagaz ere ohi baino goizago hasiko dira, beste hainbaten artean, Talleri upategiko ekoizleak. Egunotan hasiko dira behar horretan horiek, mahatsaren heldutasuna aztertu ostean. Bizkaiko mahastiak, oro har, bor-borrean dabiltza. Posible da, hala ere, lehorteak eraginda mahats ale horietatik muztio gutxiago ateratzea. Kalitatea, baina, primerakoa izango dela pentsatzen dute txakolin ekoizle guztiek. Talleriko kide diren ekoizleak lehenengo mune mahatsa batzen hasiko dira, eta, ostean, hondarrabi motako mahatsa batzeari ekingo diote. Izan ere, mahats mota bakoitzak bere berezitasunak eta bere denbora behar izaten du heldutasun puntu egokira iritsi ahal izateko. Morgako upategiko ekoizle eta idazkari Agustin Olazabalagak azaldu legez, uda oso irregularra izan da igarotakoa: orain euria, orain eguzkia. Baina, batez ere, aro lehorra eta beroa. Oro har, udaberri eta uda ona izan da Euskal Herriko enologoentzat. Horregatik, uzta ona izatea espero dute. Eguraldiak zerikusi handia du ekoizpenean, Olazabalagak aipatu legez. «Euria egiten duenean, eguzkia ateratzea nahi izaten dugu, bestela [...]
Irailaren 27a izan zen atzo, eta, urtero legez, Gudari Eguna gogoan izan zuten hainbat herritan. Gernika-Lumon be ohore egin zieten gudariei, ohiko lekuetan lorak utzita.
Herrizaingo sailak jakitera eman duenez, gizonezko bi atxilotu ditu Ertzaintzak Gernika-Lumon eta Mungian indarkeria erabiliz lapurreta delitua egitea egotzita. Horietako bat gaur bertan espetxeratu dute, eta bestea epailearen esku utzi dute. Ustezko b...
Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, herriko sei tximistorratzak aztertzen eta egokitzen ari dira egunotan, eta aste bukaerarako bukatzea aurreikusten dute. Horretarako, 11.646 euroko inbertsioa egin du udalak. Udalak azaldu duenez, Europako segurt...
Gaurko greba orokorra jarraipen zabala ari da izaten Bermeon, beste deialdi batzuetan baino zabalagoa, sindikatuek nabarmendu dutenez. Oro har, industriagunean “mugimendu gutxi” dabilela azaldu dute. Salica, Serrats eta Wartsila Iberica enp...
Bost jardunaldi itxaron behar izan dituzte, baina dagoeneko, Bermeoko futbol zaleek denboraldiko lehen garaipenagaz gozatzeko aukera izan dute. Hain zuzen, joan den asteburuan 2-0 irabazi zuten bertokoek, Zallaren kontra. Zalla hirugarren mailako talde sendoenetako bat da, eta horrenbestez, garaipen handia lortu du Bermeok. Bermeotarrek hasieratik kontrolatu zuten norgehiagoka, eta zallarrek, ez zuten zurrikiturik aurkitu erasoan. Golak, halanda be, bigarren zatian heldu ziren. Koldo Berasaluzek 65. minutuan sartu zuen lehenengo gola, eta bost minutu beranduago, Josu Santamariak egin zuen bigarrena. Parida bat irabazita eta lau bardinduta, Bermeokoak sailkapen nagusiko seigarren postuan daude, zazpi puntugaz. Hala, denboraldi hasiera edarra egiten dabil bertoko taldea, helburua hirugaren mailan mantentzea baita.