Gernika-Lumoko Urbieta kiroldegiak zelai barria izango du aurki, bost frontoien parean. «Erabilera anitzeko kirol-zelaia» izango da, eta klub ezberdinetakoak Kirol Patronatuak ezarritako egitaraura egokitu beharko dira. Aipatu zelai barria urtea amai...
Gernika-Lumori udan «bizia emoteko asmoz» olinpiadak antolatu dituzte herriko gazteek. Izan be, gazteen arabera, «uda partean ez dago eskaintzarik herrian, hondartzara joateaz aparte». «Ez gara elkartzen eta ez dugu elkar ezagutzen, eta horri buel...
Museo baten itxura hartzen hasi da Urdaibaiko Biosfera Erreserba gaur, Eusko Jaurlaritzaren ‘Zentzua eta Iraunkortasuna’ arte ekimenaren bitartez. Izan be, nazioarteko artista garaikide garrantzitsu bakoitzak Urdaibaiko leku bat aukeratu et...
Bermeoko Udaleko Merkataritza, Sustapena eta Turismo sailak merkataritza indarberritzeko ekintza planari buruz eztabaidatu nahi du merkatariekin. Beraien ustez, «ezinbestekoa» da horien iritziak jasotzea. Gai horri buruz eztabaidatu asmoz, batzar bat antolatu dute uztailaren 25erako, eguaztena. 15:00etatik 17:00etara izango da Bermeoko Behargintzaren bulegoetan. Udalak Bermeoko merkatari guztiak gonbidatu ditu horretan parte hartzera. Bilera horretan, lehenik eta behin bertaratutako merkatariei Bermeoko Merkataritza Planaren laburpena egingo diotela jakinarazi dute. Ondoren, etorkizunera begira ipiniko dira, eta aurrera begira lan egiteko lerro posibleak aurkeztuko dizkiete merkatariei. Gaur egungo merkatal egoera aztertu ondoren, merkataritza indarberritzeko ekintza plana abian jarri nahi duela adierazi du Bermeoko Udaleko Merkataritza, Sustapena eta Turismo sailak. Erosketa ohiturak aldatu «Merkatal zentroen eskaintzak, ezagutza gizarteak eta ekonomia barriak direla eta, emon diren aldaketek herritarren erosketa ohiturak aldatu dituzte eta horregatik Bermeoko merkataritza indarberritzeko ahaleginak egin behar dira», azaldu dute Bermeoko Udaletik. Lan horren bidez, hirigintza, merkataritza eta administrazio ekintzak biltzen dituen hobekuntza plan bat egiten ari dira. Halanda be, Bermeoko Udalak ez du bakarrik egin gura merkataritza indarberritzeko plan hori. Horien ustez merkatarien iritzia eta parte hartzea «ezinbestekoa» baita plana garatzeko. Horregatik eguaztenean egingo duten batzarrean parte hartzera animatu gura ditu herriko merkatari guztiak. Batzarrera joateko interesa duten merkatariei aurretiaz Behargintzarekin (94-617 91 [...]
Busturialdeko Sokatira Txapelketan parte hartzen duten zortzi taldeek, Kortezubin jokatuko dute bigarren jardunaldia, etzi. Hain zuzen, 12:00etatik aurrera herriko frontoian lehiatuko dira, Arratzu, Bermeo, Busturia, Forua, Kortezubi, Mendata, Murueta eta Nabarniz. Sokatira lehia Santiago jaien barruan egingo dute, eta horrenbestez, giro bikainagaz gozatzeko aukera izango dute Kortezubira doazenek. Txapelketaren lehenengo saioa Arratzun jokatuko zuten talde parte hartzaileek, joan den ekainaren hasieran. Lehen jardunaldi horretan, Murueta nagusitu zen, sailkapenaren buruan jarriz. Sailkapena Murueta Forua Mendata Kortezubi Bermeo Arratzu Nabarniz Busturia