Udaberri hasieran iritsi ohi da Euskal Herriko zerua irudi ederrekin marrazten duen ikuskizun alaia. Martxoaren bukaerako edo apirilaren hasierako lehen eguzki izpiekin batera, hara eta hona ikus daitezke lehen enarak, gora eta behera, atzera eta aurrera, euren hegaldi azkarraren bidez irudi bitxi eta politak utziz zeru urdinean. Negua inguru epelagoetan pasatu ondoren, eguraldi onarekin batera milaka enara itzultzen dira zelai, baserri, haran eta mendietara. Aski ezagunak dira enarak Euskal Herrian, baina, non igarotzen dute negua? Arrek eta emeek batera bidaiatzen al dute? Galdera horiek eta gehiago erantzun nahian, enara arrunta (Hirundo rustica) hobeto ezagutzeko eta espeziearen gainbehera esanguratsuaren arrazoiak zehazteko proiektua jarriko du abian Gautegiz Arteagan dagoen Urdaibai Bird Centerrek: Elaia 2012-2013. Afrikara egiten duten bidaia ikusgarria hobeto ezagutze aldera, bada, kumak dituzten 50 enara ikertuko ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak. Urdaibain ugaltzen diren enaren udazkeneko zein udaberriko migrazio-bidea zehaztea da proiektuaren helburu nagusia eta, horretarako, inguruko 25 baserri hautatuko ditu Aranzadik uztailean zehar. Horrekin batera, «gure enarek negu-pasarako Afrikako zein eremu erabiltzen duten jakin nahi dugu», azaldu dute. Geolokalizadoreak erabiliko dituzte informazio hori guztia lortzeko. Edorta Unamuno Aranzadiko biologoak azaldu duenez, 0,5 gramo pisatzen duten jarraipenerako gailu txikiak dira geolokalizadoreak, eta arnes baten bitartez lotuko dituzte enararen lepora, hegaztiari inolako [...]
Bermeoko Udalak eta herriko kontserba enpresek kolaborazio hitzarmenatu sinatu dute gaur goizean. Hitzarmen horren helburua herriaren izena eta bertan dauden kontserberak ezagutaraztea eta sustatzea da, batez be. Horrez gain, guztien arteko lankidetzar...
Herrian egurra errez energia sortuko duen biomasa zentral bat jarriko zietela jakin zutenetik, Errigoitiko hainbat herritar beharrean dabil proiektu hori bertan behera uzteko. Joakin Iragorri Errigoiti-Arrieta Garbi plataformako kideak argi dauka: «Hainbat pauso eman dituzte, baina nik esango nuke hasi zirenean baino okerrago dutela». Hein handi batean, haiek egindako lanagatik. Epaileak ontzat eman ditu edo, gutxienez, legezkotzat jo, Errigoitiko Udalak eta biomasa zentrala eraiki nahi duen Bioforest enpresaren arteko akordioak. Zuentzat albiste txarra izango zen. Bai, baina ez diogu garrantzi handirik ematen. Errigoitiko Udalak eta Bioforestek adostutako akordio bat da. Akordio horren bidez, enpresak zentrala egin ahal izateko behar dituen baldintzak ezartzen dizkio udalari, eta udalak, berriz, onartu. Denak dira zentralaren mesedetan eta Errigoitiko herriaren kaltetan. Ez gaude ados erabakiarekin, eta helegitea jarriko dugu. Hala ere, orain ezagutarazi da, baina epaia duela bi hilabete eman zuen epaileak. Ez dugu ulertzen zergatik argitara atera duten orain. Zergatik gorde dute isilpean hainbeste denboran? Badago hori baino albiste berriagorik eta pozgarriagorik. Zein da, bada? Jaso dugun azken albistea Eusko Jaurlaritzak eman digu. Gutun bidez, esan berri digu onartu egin dituela ingurumen baimen bateratuari egin zitzaizkion alegazioetatik batzuk. Hori oso albiste ona da guretzat. Eta onartze horrek zer esan nahi du? Alegazioetan eskatzen zenutena [...]