Gaur goizean kaleratutako epaiaren arabera, Foruko RINDER enpresak aurkeztutako suspentsio txostena “iruzurra” da. Bilboko Lan Arloko 6. epaitegiak emon du epaia, eta enpresak indarrean zuen EEEa bertan behera uzteko agindu du. ELA sindikat...
Bruno Mercanti argentinarrak Gernika-Lumoko errugbi taldea utziko du, Italiako Petrarca taldean jokatzeko. Bizkaia Gernikan bi denboraldi jokatu ostean, Italiako liga profesionalera egin du salto Argentinako jokalariak. Italiakoa errugbi liga garrantzi...
Condor Legioak eta hegazkin italiarrek bonbardatutako zenbait herri –Gernika-Lumo tartean– bizikletaren gainean bisitatzen dabiltza Alemaniako Pforzheim hiriko Roland Ruisz eta Achim Heinkel artista eta txirrindulariak, Ciclista Gernikesa taldekoek...
Soziolinguistika Klusterrak aurkeztu dituen emaitzen arabera, nabarmena da Bermeoko kaleetan entzuten den euskararen erabileraren jaitsiera. Herritarren %73,5a euskalduna bada be, Bermeoko kaleetan entzuten den euskararen tasa %36,6koa da. 2006an aldiz, %60,2koa zen. Herenegun arratsaldean aurkeztu zituzten Gizarte eta Kultura Etxean Bermeoko hizkuntza erabileraren kale neurketak emon dituen datuak. 10 biztanletik 7 euskaldunak dira Bermeon, hau da, euskaraz komunikatzeko gaitasun osoa dute. Halanda be, euskararen kale erabilera %36,6koa da eta datuen arabera, Bermeon espero daitekeen euskararen erabilera %46,4koa dela zehaztu zuen aurkezpenean Belen Uranga Soziolinguistika Klusterreko ordezkariak. 2.510 elkarrizketetan oinarritu dira neurketako datuak ateratzeko eta guztira 14.902 hiztunek hartu dute parte. Hiru ibilbide bereizi dituzte Neurketa egitarako orduan hiru ibilbide desberdindu dituzte: Alde Zaharra, Erreten eta Portuzarra ingurua eta ikastetxe inguruak. Zehaztu dutenez, egun eta ordu desberdinetan egin dituzte azterketak. Euskara gehien entzuten den gunea Alde Zaharra da, bertan %39,4 hitz egiten da euskaraz, ikastetxe inguruetan %35,4 eta Erreten eta Portuzarra inguruetan, barriz, %35,1. Euskaraz gehien hitz egiten dutenek adinekoak direla ondorioztatu dute (%59,8). Haurrak daude bigarren lekuan (%42,4), ondoren helduak (%29,5) eta azkenik gazteak (%19,1). Haurren presentzia Soziolinguistika Klusterrek egindako neurketak ondorioztatu duenez, «haurren presentziak euskeraz egitea eragiten du». Izan be, elkarrizketa batean haurrak eta helduak daudenean %46 entzuten da [...]
Alexis Apraiz gernikarra eta Aimar Olaizola goizuetarra sanferminetako esku pilota finalaren atarian geratu dira, atzo ligaxkako bigarren partida galdu ostean. Apraizek eta Olaizolak finala jokatzeko aukera bikaina zuten lehenengo partida irabazita, ba...