Kortezubiko udal liburutegia, Bolunzulo elkartea eta Gure Arbasoen Herria kultur taldea, Truke azoka solidarioa antolatzen dabiz Santiago Jaietarako, eta dagoeneko, materiala batzen hasi dira antolatzaileak. Hala, truke azokan parte hartu gura duten he...
Joan den abendutik abian dagoen parte hartze prozesuan parte hartu duten herritarrek lan talde desberdinetan egindako lanaren barri emon gura diote gainontzeko herritarrei, horretarako ekitaldi publiko bat antolatu dute. Barikurako deitu dute, 19:30ean...
Ibarrangeluarrek Santa Mañe jaiak ospatuko dituzte bihartik aurrera, Akorda auzoan. Hain zuzen, lau egunetako egitaraua prestatu dute auzoa jai giroan murgiltzeko asmoagaz. Jaiei hasiera emoteko txupina 20.30ean piztuko dute, eta ostean, musika kontze...
Iazkoan baino parte hartzaile gutxiago izango dira aurtengo Euskal Artzain txakurren erakusketa monografikoan; Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde desberdinetatik etorritako 42 txakurrek hartuko dute parte. Ohi legez, Axpe auzoan egingo dute erakusketa monografikoa eta 10:00etan hasiko dira egitaraurekin. Busturiko XIX. Euskal Artzain txakurren erakusketa monografikora hurbilduko diren parte hartzaile guztiek helburu bardina izango dute: txakur ederrenaren saria eskuratzea, hain zuzen be. Txakur ederrenak izendatu 10:00etan hasiko dira lanean albaitariak. Ordu horretan inoiz parte hartu ez duten txakurrak aztertzen hasiko dira. Horretan parte hartzen duten txakurrek proba bat pasatu beharko dute eta eginez gero, benetako artzain txakurra dela ziurtatzen duen agiria jasoko du jabeak. Horrela hurrengo urtean edertasun lehiaketan parte hartzeko aukera izango luke. Erakusketa monografikoaren bigarren atalean, aurreko urteetan agiria jaso duten euskal artzain txakurrak aztertzen hasiko dira albaitariak, txakur ederrena zein den aukeratu asmoz. Edertasun txapelketan Gorbeia eta Iletsua arrazak bereizten dituzte urtero, eta ar ederrenak eta eme ederrenak jasoko dute saria. Guztiak aztertu ondoren, sari banaketa ekitaldia 13:30ean egingo dute. Bestalde, artzain lanetan hezita dauden txakurren abileziagaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Izan be, txakurrek ardiak nola gobernatzen dituzten ikusi ahal izango dute. Urdaibaiko XII. azoka ekologikoa Zapatuan Busturiko Axpe auzora hurbiltzen direnek Urdaibaiko XII. azoka ekologikoan zenbait produktu [...]