Larragoko lehenengo txirrindulari igoera “arrakastatsua” izan da, Busturiako Txirrindulari Taldetik jakinarazi dutenez. Taldeko kideen berbetan, 26 txirrindularik emon zuten izena, eta lasterketa antolatzen duten lehenengo biderra izateko, ...
Ez da Rock&Rallya, baina bai Rockomobila. Leku ezaren eta ordutegi mugaren oztopoa gainditu eta soinu biziz atera da beste behin Gernika-Lumo. Ipar tabernaren aurrealdea, Merkurio iturria, Juan Calzada kalea eta udaletxe aurrean izan ziren zapatuan musikaren jabe. Izan be, kamioi bat eszenatoki hartuta, orotariko musika eskaini zieten Iparragirre Rock Elkartekoek publiko ziren herritarrei. Burua musikaren hotzarekin batera ederki astindu ostean, Pasealekuan prest zituzten aulkietan eseri ziren, bazkari herrikoia jate aldera. Bapo beteta, bertsolarien konpainiaz gozatu zuten bazkaltzera gerturatu ziren 150 lagunek. Gerora, eta 22:30era arte, ez zen aspertzeko betarik izan herrian; ez, behintzat, musikari zegokionez. Kontzertuei amaiera emon eta tabernetan jarraitu zuten goizean hasitako jaia. Herritarrengandik jasotako erantzuna ona izan zela-eta, «pozik» bukatu zuten eguna Iparragirre Rock Elkartekoek. Dena den, orain arte bezala euren asmoa «Rock&Rallya ez geratzea» denez, Rockomobilaren esperientziagaz geratu, eta datorren urtera begira, Rock&Rallya ospatzea izango dute helburu.
Mikel Elgezabal gernikarrak ezin izan zuen Zarauzko (Gipuzkoa) distantzia luzeko triatloia amaitu, iragan asteburuan. Elgezabal irabazteko helburuagaz joan zen Zarautzera, baina zulatu batek lasterketatik kanpo utzi zuen. “Ez dut ordezko materialik eroaten probetara, eta horrenbestez, lasterketa utzi behar izan nuen” azaldu du. Triatletaren berbetan, “pena bat” izan zen lasterketa utzi behar izatea, etxeko probetan maila ona emotea gustatzen zaio eta. Halanda be, zorte txarraren kontra ezin dela ezer egin nabarmendu du. Hala, hurrengo lasterketetan bueltatu gura du sailkapenaren goikaldera. Bertoko triatletatik onena Zaruzko proban, bestalde, Joseba Koldo Madariaga izan zen. Aritzatxu taldeko kideak 24. postuan amaitu zuen lasterketa, irabazlearengandik 35 minutura.
Zapatuan Mendata Xtreme mendi bizikleta martxan parte hartu zuten Euskal Herri guztiko txirrindulariek. Udaletik azaldu dutenez, ez dakite zehatz mehatz zenbat txirrindularik parte hartu duten, baina martxarik jendetsuena izan da aurten- goa. Hala, pozarren azaldu dira probak izan duen harreragaz. Mendatakoa Euskadiko BBT Maratoi Txapelketarako bigarren proba puntuagarria be izan zen, eta Getxoko lehenengo proban bezala, Patxi Cia izan zen azkarrena. Nafarrak bi ordu 53 minutu eta 40 segundu behar izazn zituen 58 kilometroko ibilbidea amaitzeko, eta minutu bat eta 37 segunduko atera zion Eleylson Marques bigarren saikatuari.
Bermeoko Futbol Taldeak Bizkaiko Ohorezko Mailan jokatu beharko du beste denboraldi batez, iragan zapatuan Pasaiako taldearen kontra 0-2 galdu ostean. 2012-2013 denboraldian Hirugarren mailan jokatzeko Bermeotarrek puntu bat poltsikoratu behar zuten gu...
Bizkaibus zerbitzua hobetze aldera, parte hartze prozesuan herritarrek proposatutako 13 alegazio aurkeztu ditu Bermeoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundian. Horietan, linea barri biren eskaerak daude: Bermeo-Galdakako ospitalea eta Bermeo-Zamudio. Horiez gain, ordutegiak eta maiztasunak hobetzeko eskaerak be egin dituzte. Ekonomia eta Lan Mundua lan taldean landu dituzte oraingoan alegazioak. Bertan, Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek azaldu legez, «garraio publikoaren egoera zein den eta hobetzeko eta bere erabilera sustatzeko zer egin behar den aztertu dute». Bermeo-Bilbao zerbitzua jende gehien ibiltzen den orduetan ordu erdiro ipintzea eskatzen dute. Ordu puntu horietan zerbitzu zuzena gurako lukete, hau da, Mungian geldialdia egin barik. Bestalde, goizeko lehenengo zerbitzua aurreratzea be eskatu dute eta baita asteburuetako ordutegia luzatzea be. Bestalde, Garellanoko Termibusean geltoki bat ipintzeko eskaera egin dute. Bermeo-Gernika-Bilbo zerbitzuari dagokionez, Bizkaibusaren eta Euskotrenen arteko maiztasuna eta oreka eskatzen da, «hau da, osagarriak izatea eta ordu berean zerbitzua emotea saihestea». Ikasleen ordutegiekin bat egiteko, aldiz, Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU) doan autobusaren maiztasuna handitzea be proposatzen dute aukeztutako alegazioetan. Azkenik zerbitzu barriak be eskatu dituzte: Galdakako ospitalera eta Zamudioko parke teknologikora, «bertara doazen langileen beharrak kontuan izanik», zehaztu du Bidegurenek. Horietan, behintzat, gutxieneko zerbitzua emotea eskatzen dute. Bakiorako zerbitzua, barriz, neguan be emotea gura dute. Horrez gain, Bermeon, ibilbidea [...]