Kopako finalaurrekoan gertatu bezala, ligako finalaurrekoa Ampo Ordiziaren kontra jokatu beharko du Bizkaia Gernikak. Hala, etzi kopako errebantxa hartzeko aukera izango dute basurdeek, Ampo Ordizia ligako finaletik kanpo utziz gero. Santboianaren kontra etxetik kanpo emon zuten ezustekoa gernikarrek, eta hala egin beharko dute Ampo Ordiziaren kontra be finala jokatzeko. Izan be, Altamiran “partida gogorra” aurreikusten du Jorge Jimenez entrenatzaileak. Norgehiagoka 12:30ean hasiko da. Jimenezen berbetan, “irabazteko gaitasuna” dute, baina horretarako, partida ona jokatu beharko dute. “Asko kosta zaigu finalaurrekoetara heltzea, baina txapeldunak izateko entrenatzen gara egunera” dio. Hala, finalera heldu daitezkela deritzo.
Urdaibai Eskubaloi Taldeak Bizkaiko Kopako finalaurrekoetan sartzeko aukera izango du bihar, gizonezkoen nagusien mailan. Hain zuzen, 19:45etik aurrera Urdulizen kontra jokatu beharko dute, Isla Kalen. Kanporaketa partida bakarrera erabakiko da, eta ho...