1987. urteko apirilaren 1ean lortu zuen Nabarnizek Gernika-Lumorengandik banantzea, eta 2012ko apirilaren 1ean ospatu zuten nabarniztarrek desanexioaren 25. urteurrena. 1987. urte hartan alkate lanak hartu zituen Genaro Zubizarreta gogoan izan zuten, ...
Gernika-Lumoko basurdeek ezin izan zuten VRAC liderra menperatu, iragan asteburuan. Hain zuzen, 46-29 galdu zuten, gaztelarren zelaian jokatutako partida. Bertokoak noraezean ibili ziren partidaren momentu gehienetan, baina gutxienez, erasoko bonus pu...
Bermeoko txiki-erdi enpresen elkarteko (Berton) kide diren dendek interneten lekua izango dute aurrerantzean. Izan be, elkarteak webgune barria aurkeztu du Dendarik Denda azokaren baitan; www.bermeon-berton.com. Hiru aukera eskaintzen ditu webguneak; Lehenengo talde batean dendaren informazio hutsa emoten dutenak daude. Bigarren batean webgune osatu bat eskaintzen dutenak daude baina online erosteko aukera emon barik. Hirugarrenean, barriz, online erosteko aukera emoten dutenak. 87 denda aurki daitezke www.bermeon-berton.com webgunean, baina horietako bik bakarrik eskaintzen dute online erosteko aukera; Gozo-Txo jantzidendak eta Itsasoari Begira opari dendak. Webgunearen sortzaileek talde horretara gero eta denda gehiago batzea espero dute. Dendarik Denda azoka “ondo” Asteburuan izan den Dendarik Denda azokaren baitan aurkeztu du webgunea Bertonek. Barikutik domekara bitartean 18 dendek beraien produktuak izan dituzte salgai Lamerak ipinitako karpa batean. Orokorrean «ondo» joan dela azaldu du Amaia Galvan Bertoneko teknikariak, «halanda be, aurton salmentak apur bat jaitsi dira». «Beste ikutu bat emonaz», lehenengo aldiz, aurton, Izarzuga harategiak parte hartu du azokan. Gaztaia, jamoia eta txakolina dastatzeko aukera eskainu du asteburu osoan. Galvanen esanetan, «barritasunak daudenean jendea gehiago hurbiltzen da».
Herriko gune desberdinetako umeen jolasguneetan eta nagusienentzako ipinitako gimnasia jokoetan hainbat kalte izan dira aspaldian. Horiek konpontzeko 12.400 euro inguru gastatuko ditu Bermeoko Udalak. Udaleko arduradunek mota horretako portaera desegokiak «gogorki gaitzestu» gora izan dituzte «onartezinak» direlako. Azken gertakarien ondorioz egin behar izan dituzten erosketetan 8. 136,74 euro gastatu ditu Udalak umeen jolasguneetarako eta 3. 200 euro, barriz, nagusienentzako ipinitako gimnasia guneetan. Bermeoko Udaleko arduradunek prentsa ohar bitartez jakinarazi duten moduan, «horrelako kalteak egoten direnean tresna batzuk Udalak berak konpondu ahal ditu. Beste batzuetan, aldiz, barriak erosi behar izaten dira». Erosi behar izan dituzten tresnak laster ipiniko dituztela azaldu dute Bermeoko Udaletik. «Jolastokiak normaltasunera itzuliko badira be, bitarte horretan, erabiltzaile guztien kaltetan, hutsune hori jasan behar da», diote. Aurrerantzean umeentzako jolasguneetan eta gimnasia guneetan, gune horiek zaindu egin behar direla eta garbi mantentzeko ahalegina egin behar dela gogoraraziko dituzten txartelak ipiniko dituztela azaldu dute. Horrez gain, gertatutakoaren jarraipen zehatza be egingo dutela argitu dute.
Gernika-Lumoko lehenengo Urban Trail lasterketa Ionut Zinca gasteizko bizilagunak, eta Nerea Amilibia aiarrak irabazi zuten, zapatuan. Laugarren postuan sailkatuta, bestalde, Imanol Goñi natxituarra (Ea) Busturialdeko lehenengo sailkatua izan zen. Go...
Elgoibarren kontra 0-1 galduta, Gernika Futbol Taldeak Hirugarren mailako lidergoa galdu du barriro. Bertokoek puntu garrantzitsuak pilatzeko aukera zuten, baina galdu ostean, hirugarren postura arte bajatu dira. Halan da be, Zalla lehenengo sailkatuak...
Mikel Elgezabal gernikarra hamabigarren postuan sailkatu da, Kaliforniako (AEB) Oceanside 70.3 Ironmanean. Oraindik sasoi betean egon ez arren, bertoko triatletak emaitza ona lortu du atlantikoaren bestaldean, ironman denboraldiari gogotsu heltzeko. Elgezabalek azaldu duenez, “lasterketa hobeagoa” egitea aurreikusten zuen, baina gainontzek parte hartzaileen maila ikusita, eta sasoin betean ez dagoela kontuan hartuta, “pozik” amaitu zuen lasterketa. “Bizkletan eta korrika gustora sentitu naiz, eta hori da garrantzitsuena” jakinarazi du. Hurrengo ironmana apirilaren 14an jokatu du bertokoak Fuerteventuran (Kanariar Uharteak). Prestaketa “bide egokitik” daramala dio.
2012. urterako onartu dituzten aurrekontuei buruzko azalpenak emon gura ditu Bermeoko Udalak. Horrez gain, azken hilabeteetako aurrerapausoen barri be emon gura dizkie herritarrei. Azalpen horiek bihar emongo dituzte, 20:00etatik aurrera Nestor Basterr...