Gernika KESBeko neskak sailkapenaren goikaldean dauden taldeei aurre egiteko gai dira Malosten jokatzen dutenean, baina batzutan, partidak ihes egiten die azkenengo minutuetan. Fundacion Promete talde errioxarraren kontra hala gertatu zen, eta hamargarren partida irabazteko aukera galdu zuten Gernikarrek. Estu hartu zuten ligako bosgarren sailkatua, baina 64-65 galdu zuten. Markagailuan oreka izan zen nagusi partida guztian zehar. Lehenengo zatia, esaterako, 23-25 amaitu zen. Bigarren zatia be, bardin hasi zen, baina partidak erritmo gehiago izan zuen. Hala amaitzeko hiru minuturen faltan bertokoek bost puntuko aldea lortu zuen. Azkenengo hiru minutuetan, halanda be, zeharo okertu zitzaien partida bertokoei. Erasoan hiru falta adierazi zituen epaileak, ez zuten asmatu jaurtiketa libreen marratik, eta errioxarrek hiruko erabakiorra sartu zuten partidari buelta emonez. Ligako partida guztietan bezala, Maloste jendez gainezka egon zen bertoko jokalariak animatzeko. Halanda be, ezin izan zuten jaia garaipenagaz biribildu.
Gernika Futbol Taldea hirugarren mailako hirugarren postura arte bajatu da, iragan domekan galdu ostean. Hain zuzen, 1-0 galdu zuen Alavesen bigarren taldearen kontra. Partida galduta, betokoek bi puntura dute lidergoa. Alavesek Javi Luances busturiarr...
Bermeoko Udalak Busturialdeko Ur Partzuergoagaz daukan zorra kitatzeko akordiora iritsi dira erakunde biak, zortzi hilabeteko lanaren ostean; hala, 2010eko abuztutik gaur egunera zor dizkion metro3ak 0,37 eurotan ordainduko dizkio Bermeoko Udalak Partzuergoari, datozen zortzi hilabetetan zehar. Akordioa joan den barikuan egindako osoko bilkuran onartu zuten Bilduren aldeko botoekin, eta EAJkoen kontrakoekin. 2009ko urriaren 8an Bermeoko Udaleko osoko bilkurak Busturialdeko Ur Partzuergoagaz (BUP) hitzarmen bat sinatu zuen, EAkoen eta Ezker Abertzalekoen kontrako botoekin. Hitzarmen horregaz, Bermeoko ur edangarriaren lehen mailako sarea BUPk hornituko zuela hitzartu zuten, udalak 0,52euro/m3 ordainduta. 2009an aipatu hitzarmena sinatu bazuten be, 2010eko abuztuaz geroztik, Bermeoko Udalak ez dirurik ordaindu. Izan be, Bermeoko Udalaren esanetan, «emondako zerbitzuaren kostua eta egindako inbertsioen balioa justifikatu ezean, ez genuela ezer ordainduko erabaki genuen», azaldu du Idurre Bideguren herriko alkateak. Gogoratu behar da, Bildukoak Udalean sartu zirenean, 930.000 euroko fakturak ordaindu barik zeudela. Zortzi hilabeteko negoziaketaren ostean, lau puntu adostea lortu dute Bermeoko Udalak eta BUPk. Batetik, 2010eko abuztutik aurrera Bermeoko Udalak 0,37euro/m3 ordaintzea adostu dute. Bestetik, kontuan hartuta 2010eko urtarriletik uztailera bitarteko fakturak gainkostuagaz ordaindu zituela Bermeoko Udalak, diferentzia (140.000 euro), Bermeon beharrezko inbertsioak egiteko erabiliko dutela adierazi dute. Bestalde, udalak duen zorra 8 hilabetetan likidatu beharko du, eta, azkenik, faktura [...]
Barikuetan Jai Alai kiniela txapelketaren laugarren funtzioan gertatu bezala, bosgarren funtzioa Lea Artibaiko puntistek irabazi zuten. Hain zuzen, Antxon Alberdi etxebarriarrarentzat eta Eñaut Salegi markinarrarentzat izan zen garaipena. Lea Artibaiko bikoteak oso ondo jokatu zuen, eta nagusitadunez irabazi zuen. Partidako onena, bestalde, Salegi izan zen. Markina-Xemeingoak 22 urtez azpiko Munduko Txapelketa irabazi zuen iaz, eta goi mailako puntista dela erakusten dabil jokatzen duen bakoitzean. Kiniela ona jokatuta, baina irabazleen mailara iritsi barik, Alberdi eta Mazisidor sailkatu ziren bigarren postuan. Hirugarrenak Allberro eta Lekerika izan ziren, eta laugarrenak Urrutxua eta Arrien. Barikuan garaipena lortu ostean, Salegi kiniela txapelketaren liderra da. Markinarrak bi kiniela irabazi ditu eta bigarren postu bat lortu du. Bigarren postuan, bestalde, Alberdi sago. Etxebarriakoak be, bi kiniela irabazi ditu. Txikienak Zesta Punta eskolako puntista gazteenen kinielan, Aritz Arratibelek eta Urko Lekerikak irabazi zuten. Lehia estua izan zuten bigarren sailkatuagaz, baina azkenean nagusitzea lortu zuten. Txikienek be, ikuskizun edarra emon zuten.
Alexis Apraiz gernikarrak eta Oinatz Bengoetxea leitzarrak borrokan jarraitu beharko dute, finalerdiak jokatzeko txartela eskuratzeko. Bikoteak 12-22 galdu zuen Olaizolaren eta Beroiz liderren kontra, eta horrenbestez, sailkapen nagusiko seigarren post...