Pasealekuko udal kirol torneoa (Gernika-Lumo)
XXXIII. Pasealekuko udal kirol torneoa egingo dute uztailaren 9tik abuztuaren 9ra Gernika-Lumon. Futbitoan zein saskibaloian lehiatuko dira parte hartzaileak kategoria ezberdinetan banatuta: benjaminak, kimuak, umeak, kadeteak, gazteak eta seniorrak. Gainera, atletismo eta errugbiko tailerrak emango dituzte. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute Gazte Informazio Bulegoan ekainaren 18tik 30era bitartean. 50 euro ordaindu beharko du talde bakoitzak, eta diru gori Bizkaiko Elikagaien Bankura bideratuko dute.
48300 Gernika-Lumo, Bizkaia.