Madalen Egunean Bermeoko Udalbatzagaz batera itsasontzian joateko gonbitea
Bermeo. Madalen Egunean Bermeoko Udalbatzagaz batera itsasontzian Izarora joateko eta horiekin batera Madalen jaia ospatzeko hainbat leku zozkatuko ditu udalak. Zozketan parte hartu nahi dutenek Berhaz bulegoan euren datuak eman behar dituzte. Uztailaren 17a da azken eguna.