GR-38 Arrain eta ardoaren ibilbidearen 5. etapa (Bermeo)
GR-38 Arrain eta ardoaren ibilbidearen 5. etapa egiteko ordua jarri dute: 09:30ean aterako dira Legutiotik. Bertatik, Durangora abiatuko dira oinez. 29 kilometroko ibilbidea izango dute egiteke: gutxi gorabehera 8 orduko ibilbidea, hain zuzen. Autobusez joango dira Legutiora; Bermeoko Zubiaur tar Kepa 30 kaletik aterako dira, hain zuzen, 07:30ean. Autobusez joan nahi duenak izena eman beharko du info@sollube707.com helbidera idatzita edo 676 62 01 95 telefono zenbakira deituta. Autobusak Mundakan, Busturian, Gernika-Lumon eta Zornotzan egingo ditu geldialdiak, eta prezioa 8 eurokoa da.
Zubiaur-Tar Kepa Kalea, 30, 48370 Bermeo, Bizkaia.