Busturialdeko I. Txistu eguna (Bermeo)
Busturialdeko I. Txistu eguna antolatu dute. Egun horretarako, Busturialdeko txistulari guztiak gonbidatu dituzte. Parte hartzeko: busturialdekotxistuelkarte@gmail.com helbidera idatzi beharko da, edo 644 21 59 31 telefonora deitu. 10:00etan jarri dute ordua eta Bermeoko kaleetatik kalejiran abiatuko dira. Kankinkabara Txistu taldeak antolatu du ekimena.