Gutunak

  • Ez da posible! Ezin liteke! Nola ote…

    Nork - maiatza 18, 2017
    2017. urtean, Gernikan; bakearen hirian, aitonen batzarlekuan, Foruen babeslekuan… ezin daiteke horrelakorik gertatu…. Ba, bai! Oraindik orain euskaldunok debekua eta zentsura jasaten dugu, eta hau gutxi balitz erakunde publikoen aldetik datorrenean mingarriagoa da. Pasadan apirilaren 28an,...
  • [Iritzia] Aterabidean sakonduz

    Nork - Ots 16, 2017
    Gutxitan izaten da aukera Otsailaren 10an Lizeo antzokian bizitakoa bizitzeko. Ondo egindako lanaren emaitzaz,agian, ikusmin handia zegoen bariku berezi horretan zer ikusiko genuen. Horrek txarteldegian sarrerak agortu, aretoko aulki guztiak bete, eta klima berezia sortu zuen....
  • Inoiz baino ozenago

    Nork - Ots 1, 2017
    “Tooth gara eta Gerniketik gatoz”. Horrela agurtzen zaituztegu kontzertu guztietan. Durangon zein Lazkaon; Gasteizen edota Zarautzen. Bartzelonan, Zaragozan, eta jotzeko aukera izan dugun txoko denetan. Ez dira gutxi izan, ez. Azken urteak geldiunerik gabekoak suertatu zaizkigu,...
  • [Iritzia] Patxi Saez Beloki: Euskarak Bilbo behar du

    Nork - Urt 26, 2017
    Donostian jaio eta Donostian bizi den Ramon Saizarbitoria soziologo eta idazleak esana da: «Uste dut salbazioa Bilbon dagoela: Bilbon salbatuko gara, edo ez gara salbatuko». Euskarak Bilbo behar du: hori da euskalgintzaren aldarria. Euskaldunez osatutako gizartean...
  • Erradiografiak dispertsioari

    Nork - Eka 10, 2016
    Sarekideoi: pasa berri den ekainaren 3ko mobilizazioaren erantzunaz oso harro, zorionak ematera gatozkizue Gernika-Lumoko eta eskualde osoko Sarekide guztioi. Ostiral desberdin bat bilatzen genuen, arratsalde hartan bertan kartzeletarako joan-etorria hasi zuten senide eta lagunei babesa adierazteko;...
  • Euskalduna naiz, eta harro nago?

    Nork - Api 23, 2016
    Euskararen arnasguneetako bat ei dogu Busturialdea. Urte askotako lanaren emaitza ei da: Ikastolak sortu genduzan belaunaldi barriak euskalduntzeko, AEK helduen euskalduntze eta alfabetatzerako, kalean ehunka mobilizazio antolatu euskararen lurraldea aldarrikatzeko, epaitegiak euskalduntzeko intsumisio jarrerak bultzatu, lau...
  • Hau laugarrena da

    Nork - Ots 11, 2016
    Busturialderako ospedun musika jarduera antolatzeko laugarren ahalegina da Mundaka Festival. Lehenengoa, Urdaibaiko patronatuak, mende hasieran Mundakan. Gero, 2005/2006an, Metalway-ren bi edizio Gernikan, urte hartako Urremendi aldizkariaren esanetan gizartean onarpena izan zuena. Hirugarrena, Madariagako Biodibertsitate Zentroak antolatuta,...
  • Basajaunaren nahibakoa

    Nork - Urt 28, 2016
    Zelako nahigabekoa daukadan! 2015eko otsailean Busturian, Madariaga Dorrean. Gune babestuetako turismo jasangarriaren gutun europarra aurkeztu zen jardunaldietan, eskura emana du Basketurreko zuzendari orokorrak #Beresi LanArt egitasmoa, non neu, Basajauna eta neure ibilbidea garen protagonistak. -Biosferaren erreserban...
  • Aldaketak badira, gehitzeko izan daitezela

    Nork - Urt 7, 2016
    2015.a aldaketa urtea izan da. Bai, behintzat, zenbait esparrutan. Bai, behintzat, Gernika-Lumon. 2014ko abenduaren 31tik aldaketak izan dira. Bai, behintzat, euskal presoen eskubideen aldeko defentsan. Eta zer aldaketa diren horiek galdegin duen horrentzat, hona hemen azalpena:...
  • Memoriaren kartak

    Nork - Aza 13, 2015
    Memoria mahai gainean jarri nahian gabiltzan garaiotan iritzi kontrajarriak entzuten dira batean zein bestean, baina nago oraindik karta guztiak ezagutzen ez ditugula. Asmoa memoria kolektiboa lantzea baldin bada, guztiok karta guztiak erakutsi beharko genituzke. Badirudi iraganeko...

EGUNEKO ARGITALPENAK

2017(e)ko maiatza
A A A A O I I
« Api    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

IKUSIENAK

Send this to friend