Markina-Xemein EHko Kluben arteko txapelketaren final laurdenetan dago
Gasteizko Zaramaga izango dute aurkari, zapatuan, Amezketako Larrunarrin jokatuko den partidan. Txapelketan jarraitzen duen Bizkaiko talde bakarra daEuskal Herriko Kluben II. Txapelketa Nazionaleko final laurdenak jokatuko dituzten zortzi klubak erabak...
Gasteizko Zaramaga izango dute aurkari, zapatuan, Amezketako Larrunarrin jokatuko den partidan. Txapelketan jarraitzen duen Bizkaiko talde bakarra da
Euskal Herriko Kluben II. Txapelketa Nazionaleko final laurdenak jokatuko dituzten zortzi klubak erabakita daude. Gipuzkoatik iazko azpitxapelduna izan zen Usurbilgo Pagazpe, Amezketako Zazpi-Iturri eta Tolosako Aurrera-Saiaz sailkatu dira; Nafarroatik, final laurdenetara pasatu diren klubak hiru izan dira: Ultzamako Buruzgain, Huarte eta Irurtzun; Arabako ordezkaritza, Gasteizko Zaramaga klubak beteko du eta Bizkaiako ordezkari bakarra, Markina-Xemeingo taldea izango da.Final laurdenetan egongo diren zortzi klubetatik bostek iazko txapelketan parte hartu zuten antolakuntzak hala zehaztuta. Lehen aldiz txapelketa horretan parte hartzen duten klubak, beraz, hiru dira, eta horien artean dago Markina-Xemeingoa. Ultzamako Buruzgain eta Irurtzun dira beste talde berriak.
Zapatuan, Amezketan
Final laurdenetatik aurrera, txapelketa gogorra geratzen zaie taldeei. Gasteizko Zaramaga kluba izango dute Markina-Xemeingo esku pilota taldekoek aurkari. Zapatuan jokatuko dute partida bi taldeek, 17:00etan, Amezketako Larrunarri frontoian. Antolatzaileek erabakita, final laurden guztiak, final erdia eta finala bertan jokatu dira. Zapatuko norgehiagoka irabaziz gero, urtarrilaren 9an jokatuko luke final erdia Markina-Xemeingo taldeak.
Markina-Xemeingo taldean Arrizabalaga, Urizar, Albizu, Zugadi eta Castillo pilotariak ari dira jokoan, emaitza ezinobeak eskuratzen.