Zeberioko Nazioarteko Sokatira Txapelketa jokatuko dute, etzi
Zeberioko Nazioarteko Sokatira Txapelketa lehiatuko dute domeka goizean, eta Busturialdeko bi taldek parte hartuko dute: Muruetak eta Gernikak.Hamasei taldek parte hartuko dute denetara, lau kategoriatan banatuta: gizonezkoen 640 kilo (11 talde), emaku...
Hamasei taldek parte hartuko dute denetara, lau kategoriatan banatuta: gizonezkoen 640 kilo (11 talde), emakumezkoen 520 kilo (7 talde), talde mistoen 600 kilo (8 talde) eta gazteak (7 talde). Muruetako taldea 640 kilotan lehiatuko da, eta Gernika, berriz, gazteetan.
Txapelketa 10:00etan hasiko da, gizonezkoen 640 kiloko eta emakumezkoen 520 kiloko tiraldiekin. Pisu horiek bukatu ondoren, 600 kiloko talde mistoen eta gazteen txanda izango da.
Euskadiko Herri Kirol Federazioko arduradunek jakitera eman dutenez, kategoria guztietan finalaurrekoak jokatuko dituzte, eta ondoren, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko tiraldiak eta finalak lehiatuko dituzte.
Taldeak
Bizkaiko bost talde egongo dira Zeberion: Murueta, Gernika, Gaztedi, Goiherri eta Iurreta. Antsoain, Berriozar, Beti Gazte eta Txantrea izango dira talde nafarrak. Arabatik bi taldek parte hartuko dute: Badaiotzek eta Bizindarrek, eta Lapurditik ere beste bi ariko dira lehian: Ñapurrak eta Zuraide. Azkenik, Ibarra izango da Gipuzkoako ordezkari bakarra. Nazioartetik, berriz, Ayrshire talde eskoziarrak eta Monnickendam talde holandarrak lehiatuko dute txapelketa.