Urtarrileko Ezetz Jakin, Larrondorentzat
Berbalagunek urtarrileko Ezetz Jakin lehiaketaren saria banatu zuen atzo goizean, Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Oraingoan, 74 lagunek parte hartu dute, eta horien artean, 61 pertsonek erantzun dituzte galdera guztiak zuzen. Zozketa eginda, Begoña Larr...
Berbalagunek urtarrileko Ezetz Jakin lehiaketaren saria banatu zuen atzo goizean, Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Oraingoan, 74 lagunek parte hartu dute, eta horien artean, 61 pertsonek erantzun dituzte galdera guztiak zuzen. Zozketa eginda, Begoña Larrondok jaso du saria Sasoie Tabernaren eskutik. Urtarrileko lehiaketa prest dago dagoenerako. Esan dutenez, Hiru Sakuk emango du sari hori, eta galdera gehienak udalerriko elkarte edota erakundeen zuzendariei buruzkoak eta Korrikari buruzkoak izango dira.