Oier Goitia presoaren poemak, ikusgai
Oier Goitia presoak Durangoko Azokarako kaleratu zuen Egia baten egunerokoa liburuan oinarrituta, erakusketa ipini du Arrano Kultur Elkarteak, Arrano tabernan. Hilaren bukaera arte egongo da ikusgai, eta aurkezpena gaur iluntzean egingo dute, 19:30ean....
Goitiaren poemekin eta Iker Moreno preso ohi burlatarraren ilustrazioekin ipini dute erakusketa. Liburuaren hitzaurrea Jon Telleriarena da, eta bai Moreno zein Telleria bera ere gaurko aurkezpenean egongo dira.
Aurkezpenean Goitiaren poemak irakurriko dituzte. Ostean luntxa egongo da.