Lehendakariak Burdinola bisitatu du, kooperatibaren 40. urteurrenean
Urteurrenaren harira, proiektua eta kooperatibaren erronkak sakonki ezagutzeko aukera eduki du. Instalazioak ere bisitatu ditu, egiten dituzten altzariak ezagutzekoIñigo Urkullu Lehendakariak Amorotoko Burdinola kooperatiba bisitatu zuen atzo, Arantxa...
Urteurrenaren harira, proiektua eta kooperatibaren erronkak sakonki ezagutzeko aukera eduki du. Instalazioak ere bisitatu ditu, egiten dituzten altzariak ezagutzeko
Iñigo Urkullu Lehendakariak Amorotoko Burdinola kooperatiba bisitatu zuen atzo, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuagaz batera. Kooperatibaren 40. urteurrenaren harira, proiektua eta kooperatibaren erronkak sakonki ezagutzeko aukera eduki zuten.Eurekin batera egon ziren Ziortza Ikaran Amorotoko alkatea, Koldo Goitia Lekeitioko alkatea, Idoia Sagastizabal EAJko diputatua, Mikel Martinez Burdinolako zuzendaria, Roberto Rodriguez kontseilu errektoreko presidentea eta kontseilu errektoreko kideak.
Instalazioak bisitatu aurretik, bilera bat egin zuten Burdinolako arduradun eta kideekin, eta, bertan, kooperatibaren proiektua eta etorkizuneko erronkak ezagutzeko aukera eduki zuten. Ondoren, instalazioak ezagutu zituzten Ana de la Riva I+G zuzendariaren eskutik, Burdinolan egiten dituzten hainbat produktu bertatik bertara ikusiz.
Burdinola 1978an jaio zen, eta lau hamarkadan, enpresak garapen nabarmena izan du. Eskolako eta laborategietarako altzariak egiten hastetik laborategi modularretan espezializatu da.
Eredu
Lehendakariak azpimarratu zuenez, Burdinola farmazia, ospitale kimika eta hezkuntza sektoreetan buruan da. «Nazioartean aintzatespen handia duzue».
Urkulluk gaineratu zuenez, Burdinolaren garapena eredu bat da. «Gaur egun, nazioarteko merkatuen aldeko apustua indartu duzue, tokian tokiko guneetan presentzia handiagoa edukiz. Horrek aukera ematen dizue merkatu nagusietan finkatzeko eta hedatzeko. Merkatuak segurtasunagaz eta espezializazioagaz lotzen du Burdinola, eta, hain zuzen, horiexek dira bezeroek gehien baloratzen dituzten alderdiak».