Heineken Ligako 2019ko lehen partidua etxean dute basurdeek
2019a etxean jokatuz hasiko dute basurdeek. Heineken Ligan 14. jardunaldia dute jokoan asteburuan, eta Gernika Rugby Taldeak SilverStorm El Salvador Valladolideko (Gaztela eta Leon, Espainia) taldea hartuko du Urbietan. Domekan 12:00etan hasiko da part...
Neurketa zaila izango da etxekoentzat. El Salvador aurkari gogorra da, eta Ohorezko Mailaren sailkapenean hirugarren postuan dago, 48 puntugaz. Orain arteko hamahiru jardunaldietatik bederatzi irabazi eta bina galdu eta berdindu ditu.
Talde gernikarrak, berriz, bi partidu irabazi eta 11 galdu ditu, eta sailkapeneko azkenengo postuan dago, 14 puntugaz. Zortzi puntura dauzka Complutense Cisneros, Hernani CRE eta CR La Villa.
Puntu gosez eta garaipen beharrean daude basurdeak. 2018a galtzen agurtu zuten, ordiziarren kontra. 55-22 nagusitu zen Ampo Ordizia RE Altamiran, abenduaren 23an. Aurretik, bigarren itzuliko lehenengo eta 2018ko etxeko azken partidua egon zen jokoan; 29-39 galdu zuten Independiente Rugby taldearen kontra.