Zatoztek Gabonetako zozketako zenbaki sarituak argitaratu ditu
Zatozte Ondarroako merkatari eta ostalarien elkarteak 4.800 euro banatu ditu. Guztira, 1.600 euroko hiru sari banatu dituzte herrian Gabonetako kanpaina berezian Zatozteko dendetan erosketak egin dituzten bezeroen artean.Zozketa atzo eguerdian egin zut...
Zozketa atzo eguerdian egin zuten Zatozteko bulegoan. Lehen zenbaki saritua 74.904 izan da, eta ondorengoak dira ordezko zenbakiak: 123.111 (1. ordezkoa) eta 118.389 (2. ordezkoa). Bigarren zenbaki saritua, berriz, 17.963 izan da, eta honakoak dira ordezko zenbakiak: 105.806 (1. ordezkoa) eta 124.757 (2. ordezkoa). Azken zenbaki saritua, berriz, 54.874 zenbakia da; honakoak dira ordezko zenbakiak: 89.203 (1. ordezkoa) eta 93.662 (2. ordezkoa)].
100 euroko txarteletan
Elkarteko arduradunek jakitera eman dutenez, 1.600 euroko saria 100 euroko txarteletan banatuta emango dute. Saridunak urtarrilaren 14rako aurkeztu beharko dira.