Jostailu eta arropa bilketa egiten hasi da Ekoetxea Urdaibai
Aurreko urteetan egin modura, Busturiko Madariaga Dorretxean kokatutako Ekoetxea Urdaibaik erabilitako jostailu eta arropa bilketa solidarioa egiteko gunea jarri du. Urtarrilaren 30era arte egongo da aipatutako produktuak dorretxean uzteko aukera, 10:0...
Keinu txikiak guztion onurarako lelopean, irabazi asmorik gabeko Koopera Ingurumen Zerbitzua elkartea ariko da batze lanak egiten, era horretara batzuentzat erabilgarriak ez diren materialei bizi berri bat emateko. Elkartea giza ekimena sustatzen duen kooperatiba eta enpresa taldeak osatzen dute.
Kooperak ingurumen babesa eta giza berrikuntzaren inguruko ekintzak sustatzen ditu, eta aldi berean txirotasun arriskuan dauden pertsonen laneratze eta gizarteratzea bilatzen du.