Hemen be bai elkartearen sari nagusia, 11.063 zenbakiarentzat
Urtero bezala, Markina-Xemeingo Hemen be bai merkatari eta ostalari elkarteak Gabonetako zozketa egin du, eta 2018ko Gabonetan antolatutako zozketaren 1.000 euroko sari nagusia 11.063 zenbakia daukanak eramango du aurten etxera. Horrez gain, beste bi s...
Markina-Xemeingo elkarteak zapatuko Erregeen kabalgatan egin zituen zotz abenduan elkartearen dendetako bezeroen artean banatu zituzten txartelen zenbakiak, eta irabazleak eta ordezkoak barikuan 20:30ean Markina-Xemeingo Kontzekupean egingo duten ekitaldira joan beharko dira bonu txartela jasotzera. Elkarteak jakitera eman duenez agertzen ez dena sari barik geratuko da.
Bonua hartu ostean, irabazleek zortzi egun edukiko dituzte sariak elkarteko dendetan gastatzeko, urtarrilaren 12etik 19ra, hain zuzen. Guztira, 43 establezimenduk osatzen dute Hemen be bai merkatari eta ostalari elkartea.