Pentsiodunen duintasuna defendatzera irten dute kalera
Urtarrilaren 15ean beteko da urtebete mobilizazioak egiten hasi zirenetik. Gazteriagaz eta beste agente sozialekin bat egiteko erronkari helduko dioteGaurko eta biharko pentsiodunen duintasuna defendatzeko manifestazioa egin zuten zapatuan, Ondarroan, ...
Urtarrilaren 15ean beteko da urtebete mobilizazioak egiten hasi zirenetik. Gazteriagaz eta beste agente sozialekin bat egiteko erronkari helduko diote
Gaurko eta biharko pentsiodunen duintasuna defendatzeko manifestazioa egin zuten zapatuan, Ondarroan, Bizkaiko Pentsionistak Martxanek deituta.1.080 euroko gutxieneko pentsioa; KPIaren araberako igoera, sostengarritasun faktorea bertan behera uztea; lan eta pentsioen erreformak deuseztatzea; genero arrazoiei loturiko soldata eta pentsioen arrakalak ezabatzea; behartutako aurrejubilazioa ez zigortzea eta Pentsio Sistema Publikoaren ordez BGAEak ez ezartzea eskatu zuten.
Urtarrilaren 15ean urtebete beteko da mobilizazioekin hasi zirenetik. Pozik ospatuko dutela adierazi zuten, mugimendu anitz eta helburu amankomunen inguruan milaka pentsiodun elkartzea lortu dutelako. Dena dela, gazteriagaz eta beste agente sozialekin bat egiteko erronka dutela aurretik esan zuten. Eta ez direla geldituko, kalean egongo direla, dagokiena lortu arte.