Nekaezin ari dira txondorra zaintzen
Barikuan piztu zuten txondorra Markina-Xemeinen, jai giroan, bertso eta trikiti doinuak lagun. Zapatuan itzali arte, boluntarioek gau eta egun jarraituko dute begirik kendu barik zaintzen eta elikatzen.B ariku goizean piztu zuten txondorra Markina-Xeme...
Barikuan piztu zuten txondorra Markina-Xemeinen, jai giroan, bertso eta trikiti doinuak lagun. Zapatuan itzali arte, boluntarioek gau eta egun jarraituko dute begirik kendu barik zaintzen eta elikatzen.
B ariku goizean piztu zuten txondorra Markina-Xemeinen. Eta orduz geroztik, ez diote begirik kentzen. Egur ikatzezko txondorra asko kostata egin dute, sasoi bateko ikazkinek egin legez, eta zapatuan itzali arte, boluntarioek jo ta su zainduko dute.Euria ari zuela piztu zuten egur meta, azken egunetan estali duen estalkiagaz karpa bat egin eta haren babesean. Eta iragarri modura, jai giroan piztu zuten bariku iluntzean, Eneko Arrate eta Josune Aramendiren bertsoak eta Asensio eta Marije trikitilarien doinuak lagun. Ordu txikiak arte luzatu zen festa, kontu eta barre algara artean.
60 zaku
Txondorrak astebete egingo ditu piztuta, eta uneoro egongo dira arduradunak zaintzen, gau eta egun. Lau ordutik behin, gutxi gorabehera, egur gehiagogaz elikatzen dute. Itzali ostean, herriko elkarte, talde zein banakoen artean banatuko dute ikatza. «20 kiloko 60 zaku eskatu ditugu. Halako zerbait aterako dela uste dugu», azaldu dute txondorraz arduratzen ari direnek.