Nahi eta ezinean jarraitzen du Gernika Rugby Taldeak ligan
Ondo jokatu dute basurdeek, eta merezi ez arren, porrotagaz amaitu dute norgehiagoka. Facundo Epinalek eta Bruno Mercantik bina entsegu egin dituzteBigarren itzuliko lehen partidua jokatu zuen Gernika Rugby Taldeak asteburuan Independiente Rugby taldea...
Ondo jokatu dute basurdeek, eta merezi ez arren, porrotagaz amaitu dute norgehiagoka. Facundo Epinalek eta Bruno Mercantik bina entsegu egin dituzte
Bigarren itzuliko lehen partidua jokatu zuen Gernika Rugby Taldeak asteburuan Independiente Rugby taldearen aurka, eta partidu ona egin arren, 29-39 galdu zuten basurdeek. Partida galdu arren, erasoko bonusarengatik puntu bat batu zuten gernikarrek, eta defentsakoa ere lortzear egon ziren azken jokaldira arte.Hasiera parekatua eduki zuen neurketak, bederatzigarren minutuan Iker Olaetak zutoinetara egindako jaurtiketa bat gauzatu eta 3-0 aurreratu zirenera arte. Neurketaren kontrola gernikarrek hartu zuten orduan, baina kantabriarren entsegua iritsi zen, markagailuan 3-7 aurreratuz. Goraka egin zuten orduan kanpokoek, eta bigarren entsegua ere lortu zuten.
Baina basurdeak ez ziren atzean geratu, eta Facundo Epinalek ere beste marka bat egin, eta 8-14 hurbildu ziren. Lehenengo zatiaren amaieran, erasoko jokaldi luze baten ostean kanpokoek beste entsegu bat egitea lortu zuten (8-21).
Bigarren zatian hiru entsegu egin zituzten bata bestearen atzetik, bi Bruno Mercantik eta bat Facundo Epinalek. Entseguek geroko transformazioak ekarri zituzten, eta basurdeak 29-21 aurreratu ziren. 13 minututan kontrola eduki arren, kanpokoek entsegua egitea lortu zuten, eta 29-26 hurbildu ziren.
Pazientzia izan zen kanpokoen ezaugarri nagusia, eta itxaroten jakite horrek saria ekarri zien, bosgarren marka eginda (29-33). Zutoinetara egindako bi jaurtiketek markagailua 29-39 laga zuten.