Jaitsiera postuetatik ezin ihes eginda daude Gernika eta Bermeo FT
Jaitsiera postuetatik ezin irtenda jarraitzen dute Gernika eta Bermeo Futbol Taldeak.Gernikarrek partidu zaila eduki zuten domekan Urbietan Santandergo Racingen aurka. Urtzi Arrondoren mutilek Urbietan ez dute neurketarik galdu denboraldi guztian, eta ...
Gernikarrek partidu zaila eduki zuten domekan Urbietan Santandergo Racingen aurka. Urtzi Arrondoren mutilek Urbietan ez dute neurketarik galdu denboraldi guztian, eta liderra ere ez zen gai izan gernikarren zelaitik punturik eramateko. 0-0 amaitu zen partidua.
Puntu bakarra eskuratuta, sailkapenaren azkenaurreko postuan daude gernikarrak, 13 puntugaz, baina postu horietatik kanpo dagoen taldea puntu bakarrera dago. Jaitsiera saihesteko kanporaketa postua, ostera, bi puntura daukate azken neurketaren ostean.
Bermeo ere une zailean dago. Vadilloren mutilek ezin irabazita jarraitzen dute, eta zapatuan 1-0 galdu zuten Balmasedaren aurka La Balugan. Erauzkinek 4. minutuan bere atean sartu zuen golari esker irabazi zuten. Gorriak azkenak dira 3. mailako laugarren multzoan (9 puntu).
Gernikak Durangoko Tabiran jokatuko du hurrengo partidua zapatuan, 16:45ean. Bermeok, ostera, Real C jasoko du Itxasganen, domekan, 17:00etan.