Elkartasuna oparituko dute Gabonetan Harrera elkartekoek
Aurtengo Gabonetan ere elkartasun zozketa egingo du Harrera elkarteak. Hori dela eta, otzara erraldoia osotzeko produktuak batzen hasi dira. Ostalariek eta dendariek borondatez emango dituzten produktuekin ez ezik, herritarren ekarpenekin ere osatuko d...
«Euskal preso eta iheslariek giza eskubideen kontrako baldintzetan jarraitzen dutelako» erabaki dute zozketa egitea. Euren berbetan, «etxetik urrun, sakabanatuta eta gaixorik daude». Kartzeletatik edo atzerritik herrira itzultzen direnek ere laguntza behar dutelako egingo dute elkartasun keinua: «Datozenek normalizazio eta kohesio soziala ahalik-eta arinen lor dezaten burutzen dugu elkartasun zozketa. Izan ere, horretarako sortu genuen elkartea, preso eta iheslari ohiei asistentzi eta languntza integrala eskaintzeko».
Hala, giza eskubideak «urratu» dizkieten herritarrek daukaten «laguntza beharrizanaz» ohartuta, Busturialdeko herritarrak txartelak erostera animatu gura dituzte Harrera elkarteko kideek.
Abenduaren 31n 13:30ean zozkatuko dute Gernika-Lumoko Eriaren gainean dagoen aterpean. Zozketan parte hartzeko txartelak Busturialdeko hainbat txokotan dituztela salgai jakinarazi dute.