Santa Luzia eguna ospatzeko bilduko dira mendexarrak bihar
Santa Luzia ermitaren inguruan daukate bihar hitzordua mendexarrek, Leagi auzoan.11:00etan ospatuko den mezagaz hasiko da Santa Luzia eguneko jaia, eta horren ostean, hamaiketakoa edukiko dute herritarrek Mendexako Udalaren eskutik. Giroa alaitzeaz tri...
11:00etan ospatuko den mezagaz hasiko da Santa Luzia eguneko jaia, eta horren ostean, hamaiketakoa edukiko dute herritarrek Mendexako Udalaren eskutik. Giroa alaitzeaz trikitilariak arduratuko dira.
12:15etik aurrera, iaz egiten hasi ziren ekintza bera egingo dutela jakitera eman dute, lehiaketa berezi bezain bitxia. Hain zuzen ere, herritarrek kalabaza baten pisua zenbatekoa den igarri beharko dute, eta asmatzen duenarentzat sari bat egongo da.
Kalabazaren pisaketa ere bertan egingo dute, jendearen aurrean, eta pisu horretara hurbiltzen diren hurrengoentzat ere egongo da saririk.
Iaz, esate baterako, 70 parte hartzaile egon ziren sariketan, eta Lekeitioko Iñaki Gojenolak asmatu zuen pisu zehatza, eta berarentzat izan zen saria.
Eguraldia lagun izanez gero, jendea Santa Luzia eguneko ospakizunetara hurbiltzea espero dutela esan dute antolatzaileek, iaz modura.