Euskal Herriko pinadiak jasaten ari diren gaixotasuna dela eta eskualde mailako batzarrak egiten ari da Bizkaiko Basogintza Elkartea, lurraldeko pinadien osasun egoera aztertzeko. Busturialdeko eta Txorierri-Uribe Kostako batzarra astelehenean [abenduak 17] egingo dute, Gernika-Lumoko kultur etxean, 18:00etan.
Pinuak kaltetzen ari dena Banda marroia deitutako gaitza da,
Lecanosticta acicola onddoak eragiten duena, eta kaliforniar jatorria duten pinuei eragiten die gaitzak gehienbat.
HONEKIN LOTUTA:
Onddoek kaltetutako pinuak.