Omenaldia eta Eibarko urrezko intsignia, esker onez
Aurreko astean Pako Solabarrietari omenaldia egin zioten Ipuruan, Eibar eta Gijongo Sporting taldeen arteko Kopa partiduaren atsedenaldian.Amaia Gorostiza Eibarko presidenteak eta Javier Fernandez Rodriguez Sportingeko presidenteak Solabarrietaren izen...
Amaia Gorostiza Eibarko presidenteak eta Javier Fernandez Rodriguez Sportingeko presidenteak Solabarrietaren izena eta 9 zenbakia zeramaten kamisetak oparitu zizkioten ondarrutarrari. Horrez gain, Eibarko urrezko intsignia eman zioten. Ondarrutarra senideez inguratuta egon zen, eta pozik eta hunkituta jaso zituen opariak.